11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SARRERAArtea, sartaldeko zibilizazioan bost mendeetan oinarritutako artea, bere zentzu zorrotz eta zehatzeanhartzen badugu, gure gabeziaren aitormen zintzo eta apal bat ezinbestekoa dugu, etabat-bateko sentimendu honen susmoa, euskal herriaren benetako Literaturaren eta Artearen Historiaezin eraiki izanaren eta eraiki nahi ez izatearen oinarrian dago.Oraintsu arte, oso hedatua zegoen iritzia zen euskalduna ez zela poeta eta ez zegoela inolakoeuskal literaturarik, literaturaz beti ere, literatura kultu eta idatzia ulertzen baitzen. Literaturkontzeptu estu hau utzi eta gure erromantzeen e bertsolarien etorria balioztatu behar izan dugukonturatu ahal izateko badela, beste edozeinek haina balio duen euskal literatura bat.Hemen jardun nahi dugun arte plastikoekin antzeko zerbait gerta dakiguke. Euskal arteak,eskulangintzan mila urteetako bizia eta errealitatea hartu du. Euskaldunaren sormen plastikoaegunoroko bizimoduari loturik dago. Mende askotan sormen saiakera honek gogor egin dio, besteherrietan bezala, jarduera “bitxi” bat, pribilegiozkoa, ia esoterikoa eta bizitzako funtsezko esperientziatikat legokeen zerbaitetan bihurtzeari, Euskal Herrian hain sustraitua izan den familia etagizarte bizitza horretatik bereizitako izaerazkoa izateari.Chueca Goitiak Errenazimendua Euskal Herrian gaiari buruzko bere ikerketa hastean, iradokizunhau idatzi du: Baskoniaren benetako estiloa sakona, oinarrizkoa eta jatorrizkoa da; paisaiabaten, arraza baten eta gizarte baten barruan idatzia dago; Florentzian bezala ez da jeinu burubatzuen oinarri gainetan finkatzen. Ez da Historia, Izaera baizik.Gaur egun, teknologia garapen zorabiagarriak eragindako kultur krisialdi batetan murgildutagaudelarik, badira historiaren filosofo eta artistak, arteak bizitzarekin uztartu behar duela diotenak.Eta hain zuzen ere, lanbidez ertilari diren askok ez digute lanez hitz egiten “bizikizunez”baizik. Bizikizunean bilatzen da artea; egunoroko gauzen artean kokatzen da. Bizikizun estetikoak,objektu estetikoa ordezkatzen du. Espazioak gauzakia ordezkatzen du. Urbanizatzaileakeraikilea. Artea “ekologia” bihurtzen da. Eta Marchall McLuhan soziologo ezagunak umorez idatzdezake: “Artea zerorrek egin dezakezun guztia da”. Eta horrelako isekarik gabe beste askok esan du:“Edozer izan daiteke artea”( R. Rauschenberg).Alegia, Errenazimendu garaian hasitako abentura handia Sartaldean ixtean, “jenioekiko gurtza”amaitzean, arte esanahiak bere profilak berriro ere, garai batean bezala bizitzarekin bategiteko ezabatu egiten dituela ziurtatzean, egunorokoa sakonki bizitzearen bizikizunarekin, konturatzengara euskaldunak ia ez duela bere estetikaren filosofia zuzendu beharrik, euskaldunaren jarduerakez duela bizitzara eta egunerokotasunera itzuli beharrik, ez baitzen inoiz beraietatik irten.Euskaldunaren eragingarritasun plastikoa tradizionalki bizitzari loturik egon izan da... Etaheriotzari. Bere artea ateburuak, hilarriak, kutxak, uztarriak, katiluak eta argizaiolak lantze horretangauzatu zen. Haize-orratzak, aldabak, sarrailak eta bere gurutzeak burdinez lantzean.Eta, nire hausnarketa honetaraino ekarriz, konturatzen naiz Euskal Herrian artearen historiakontatzeak izan dezakeela zentzurik agian, pentsatuz, aldi berean Euskal Artearen historia ezagutzenlagunduko dudala.OHARRAK1.“En torno a los origenes del feudalismo”. 1942, III, 61-65. or. Vascos y navarros en su primera historia-enberrargitaraua (Madrilen 1974) 222. or.2. Gure mendeko pinturaren “euskal eskola” bati buruz hain eztabaidatua izandako gaia ikus K. M.Barañano, J.Gz. de Durana eta J. Juaristik, Arte en el Pais Vasco ( Madril 1987) 12. or. eta beste. Euskalartearen historiaren laburpen honen idazleei ez zaie arrazorik falta pentsatuz, euskal artearen ikusmoldegoresgarri kritiko guzti honetan, historia zehatzetik ezer asko ez dagoela eta bai “bertako azoketakoaginduek babestutako kazetari mitiko mentalitatetik”.3. Horrela pentsatzen zuten La trama del arte vasco, Juan de la Encina-ren argitaldariek, ( Bilbo 1920).Berrinp. Faksimile edizioa Arte Ederretako Museoak ( Bilbo 1998).EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!