11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOA1. Erromaniko artea, europar hizkuntza batErromanikoa:Kultur gertakariaErromanikoa arte estilo bat baino zerbait gehiago da. Kultur gertakari bat da. Mendebaldekokristautasunean X. eta XI. mendeetan zehar osatuz joan zen pentsatzeko, sentitzeko,adierazteko eta bizitzeko modu jakin bat da. Izaera oso ezberdineko eragileen elkartzea izanzen eraketa hau gauzatu zuena:Politika alorrean, kristau estatuak lehenago arriskuz estutzen zituzten kontrako indarren(Hungaroak, Bikingoak, Musulmanak) aurrean lortzen ari ziren nagusitasun gero eta handiagoaksortutako ziurtasun egoera. Nafar-euskaldunen lurraldeari bagagozkio, sortu berri zenAristatarren monarkia Ebro haraneko Banu-Qasiren gorteko interesetatik urrundu zenean etamusulmanen aurkako frontearen behin betiko atzeratzea lortu zenean hasi zen aldi hori etaehunka familia monastegi txikiek bereganatu zituzten sarrazenoek utzitako lurrak.Bizimodua gizarteko eta ekonomiako kimu berrien garapenari esker ere aldatu zen etademografia handitze ikaragarri batekin batera merkataritza eta hiri gizarte baten sorrera erraztuzuen. Iruñeko erreinuari dagokionez, Lacarrak XI. mendean diruaren garapenak izan zuengarrantzia azpimarratzen du, musulmanei eskatu zitzaizkien zergetako urrearen bitartez eta,Iruñeko errege-erreginak ibilbide konpostelarretik pasatzen ziren kanpotarrentzat sorturikoostatuen bidez sortzen zen gaur egun “dibisen mugimendua” deituko genioken horretan oinarrituzeta Iruñea, Lizarra eta Garesko “Frankoen” burgu berrien ezarpenekin lortuak. 9Giza alderdia ere erabakigarria izan zen: pertsona erlijioso ospetsuen agerpenak egitekohandia izan zuten gizalegeari dagokionez. Aski da kultur alorrean ezohiko eraginkortasunaizan zuten artzain batzuen izenak aipatzea, Clunyko abade ospetsuetatik hasita: beraien abadiaikaragarriaren eraikitzaile Mayolo (906-984), Odilon (962-1049), eta ondoren HugoHandia (1034-1109); bere garairako jakituria entziklopedikoa zuen balioanitzeko Gerberto(938-1003), Silbestre II. izenarekin gotzain duintasunera igoa izan zena; Adson bere laguna,Saint-Benigne de Montier-en-Der abadiako lehenengo berritzaileetako bat; Oton III.arenhezitzailea izan zen Hildesheimeko Bernward (960-1022); Gauzlin (980-1030), Hugo CapetoFrantziako erregearen sasiko semea eta Fleury-sur-Loireko abadea; Caengo Saint-Etiennekoabade eta Ingalaterrako gotzain Lanfranco (990-1030); Dijongo St. Benigneko abade VolpianokoGillermo (962-1033); Chartresko gotzain, zientzialari, poeta eta musikari, Europa guztikoikasleak biltzen zireneko eskola humanistiko ezagunaren sortzaile izan zen Fulberto(960-1028); bere monastegiari Naiarako Gartzea erregeak Garinoaingo eliza (Monrealdikgertu) eta Erroko Santxo kondeak Erronkariko Burguko eliza eta ospitalea eman zion ConquesekoSainte-Foyeko Odalrico abadea; konde eta erregeen kontseilaria, “avant la lettre”deitzen zioten europar bat, Fleuryko Gauzlin eta Clunyko Odilon abadeekin eskutitzezkoharremanak izan zituen Ripolleko Oliva abadea; Toledoko artzapezpiku Clunyko Bernardo(1086-1124); eta Baskoniara etorriz, Saint-Sever-sur-l'Adoureko abade Montanerko Gregorio;Rodako (Rodez) edo Andouqueko Pedro (1083-1115), Iruñeko gotzain bizia, eta abar,eta abar.Erromanikoa: ArteaNoiz eta nola jaio ote zen erromaniko artea? Azal dezagun, lehenik eta behin, XVIII.mendean erabiltzen hasi eta latinetik eratorritako Erromaniako hizkuntzak oroitzen dituenerromanikoaren izendapena desegokia dela; izan ere XI. mende hasieratik “iparraldeko erromanikoa”azaltzen da, mediterranear eraginekin zerikusi handirik ez duena, eta erromanikoartean arragoa bat berean elementu kultural arras ezberdinak urtu ziren, bai latindar mundukoaketa baita germaniar, zeltar, bizantziar eta baita arabiar eta ekialdeko munduetakoak ere.Erromanikoaren sorreran bidearen eragina eztabaidatua izan den gaia da. Denboraldi batezerromesaldiei oinarrizko garrantzia eman izan zaie erromaniko artearen jaiotzan. Aro modernoaniritzi hori kritikatua izan da. “Ez da Bideko arterik”, idatzi zuen Bango TorvisokEUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 133

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!