11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOAtroa eta burgoetako eliza guztiak, Zangozako Santa Maria eta Gareseko Santiago izan zirentxikituak. Lizarrako hasierako eliza guztietan gauza bera gertatu zen, beraien abside batzukbakarrik utzirik zutik. Eta hauei eransten badizkiogu mila monastegi eta monastegi ondo,Tenplarioen eta Jerusalengo San Joanen ospitale-aterpetxe fundazioak, ondorioa da erromanikoartearen gune handiak ziren haietatik funtsezko guztia falta dela eta Leondik zetorren etaNaiaran garatu zen arkitektura handia izango zenaren zati bat besterik ezin irudika dezakegula;edo Jaka aldetik zetorrena, Zangozan garatuz Iratxeko burualdean bukatu zena; ez etaDonejakue aldekoa ere, Iruñeko katedralean inspiratu izan zena”. 32BESTE HONDAMENDIAK. Eta antzeko zerbait esan liteke gainerako euskal lurraldeez ere, BarrioLoza irakasleak idatzi duen bezala, gure lurrean borroka eta gizarte gatazkak zirela etaeman diren hondamendiei buruz: “1794.go frantziar inbasioa, Independentzi gerra, KarlistenGerra Zibilak, eta Espainiako Gerra Zibila. Guzti honi, gizarte gatazka eta bukaezinezkoBandoen Gerrak eransten badizkiogu, erraz ulertuko dugu Penintsulako zigortuena dela euskalartea eta batez ere Erdi Arokoa”. 33 * * *Suntsitua izan denaz gainera, aberatsa da Nafarroan erromaniko arkitektura, beste gainerakoeuskal probintzietan baino gehiago. Hainbestekoa da non merezi duen ezaugarri beretsuakdituztenak taldeka aipatzea.• Eliza-faroakDorre ireki eta argitsua bat zutelako eta galtzada bazterretik Santiago Bidean erromes zihoanarenbidea argitu eta bere urrats sutsuak biziagotzen zituelako merezi zuen eliza taldehonek izen berezi hau.VadoluengoZangozako ingurumenean aurkitzen da Vadoluengoko San Adrian eliza, erromesak nafareta aragoar Pirinioetako mendi adarrak utzi eta Aragoi ibaia zeharkatzeko eta Ebroko erriberaaldera beren urratsak abiatzeko prestatzen ziren tokian, hain zuzen ere. Alfontso Borrokalariakeman zion Clunyko abatetxeari, 1141. urtean sagaratua izan zen hau.Bere oinazala bi zatitako laukizuzen xume bat eta burualde zirkulu erdikoa du. Garaipenarkua, erdi puntu tolestuzkoa, zutarri gainean etzaten da. Zimazioen altuera berean inpostabat du inguru osoan. Barruan apaingarritako osagai guztiak Jacatarrak dira. Arku zerrendagainean kanoi-erdiko ganga dauka; absidea labe tankerakoa da.Kanpora aldeko eliza ataria Epistola aldetik irekitzen da; baditu bi arkibolta lau; inbelpemotzeko bi zutabeen gainean etzaten da barrukoa. Ateburua eta tinpanoa oraintsu zaharberritzeanosatuak izan dira; baina krismoi bat gordea izan da. Apaingarrizko osagaiak eta animaliakadierazten dituzten harburu ilara bat doa teilategal osoan zehar.Eliza-barnearen azken zati gainean, behealdean gezi-leiho bat duen dorre lauki bat jaikitzenda, eta goiengo gorputzean leiho biki parea alde banatan, profil oso lirainekoak, eliza-faroizena egiaztatuz.EunateGarestik ez oso urrunean, zelai artean bakarti, erromesaren zain beti Eunateko Santa Mariaeliza, 1175. urte inguruan eraikia izan zen erromaniko eliza erakargarria.Bere oinazalaren berezitasuna oso harrigarria gertatzen zaio bisitariari, Torresen bezalaoktogonoa da, eta batez ere ermita bere alde guztietatik inguratzen duen arkupea da berritasunbakarra, ez egituran eta ez eraikinean kaperarekin inolako loturarik ez duen oktogonozkoarku irregularrez osaturikoa.Gauza jakina da eraikin honen egitekoa 1520. urtean hilerria izatea zela. Baina bere jatorriariburuzko ezer ez dakigu. Urteak dira Tenplarioen Ordenako fundazio bat izan zitekeena-EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 151

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!