11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. LEHEN ARTE ABSTRAKTOAGerora, neolitiko aztarnategiak aurkitu dira Arabako (Fuente Hoz eta Peña Larga) kobazulo alahaizpe babeslekuetan, Nafarroako (Zatoya, Abauntz eta Aita Areson) eta ikertzen ari diren beste azalekokokapen batzuk gehiago.Aztarnategi guzti hauen kronologia K.a. hiru eta bosgarren milurtekoen artean kokatu daitezke.Bizi moduei dagokienez, gauza jakina da Euskal Herrian aire libreko ingurugiroa lehen garapen batetanEneolitora arte ez dela ematen, gerora, benetako herriak Azken Brontze aldian egituratu eta ezagutuakerrotuko direlarik. Bestalde, jakina den gauza da kobazuloetan bizitza egiteari ez zitzaiola erabatutzi oso Burdin Aro aurrealdera arte eta baita beranduagora arte ere. Animaliak etxekotze aztarnak osourriak dira, ehizean luzez jarraitu izanaren aztarnekin gainera. Oinarrizko hiru espezieak (ardi-ahuntzena,idi-behiena eta zerriena) baitaratzen dituen abeltzaintza ere berantiarra da. Nekazaritzaren garapenafrogatzen duten tresneriak, igitaia, eta esku-errota ere berandu azalduko dira, beti ere lautadetatikbarrualdera ekarrita, Nafarroako erdialdetik eta Erriberatik.Tresnerien langintzari dagokionez, esan dezagun bi eratakoak direla:- bata, Paleolitotik oinordetzan jasotakoa, etxeko lanetan erabiltzekoa: harraskagailuak, zizelak, zulatzaileak,ebakitzaileak, xaflatxoak, eta abar.- eta beste multzo berri bat, geometriazkoen antza handiagoa duena, ehizarako arma bezala erabilitakoakziurrenik, Epipaleolitiko berrian azaldu eta luzez irauten dutenak. Aldi honetako ehiztariekarkua erabiltzen zuten eta beren azkonak harri zati txikiekin prestatzen zituzten, “mikrolitoak”, muturrakedo xaflak, oso geometrizatuak ziren, egurrezko kirtenetan sartu eta arma jaurtitzaile eta arpoi bezalaerabiliko zituztenak.BRONTZEA ETA BURDINA EUROPAN. Eneolito edo Kobre Aroaren iragaite aldiaren ondoren, Europan Brontze Aroahasten da (K.a. II milurtekoa) eta ezaugarri hauek izango ditu: harri langintzaren beherakada, salerosketarenhasiera, herrien gotortzea, ehorzketak taldeka egitetik banakakora pasatzea eta gizartearen nolabaitekojerarkizazioa, beharbada, metalezko armek ematen duten indarrak eragindakoa.Burdin Aroan, bere bi aldietan, bata Halstatt-ena (K.a. VIII-V mendeetan) eta Têne-na bestea, (K.a.V-I mendeetan) demografi hazkunde nabaria ezagutu zen eta horrekin batera mediterraniar laborantzaanitza, teknologia berrien sartzea (tornuzko zeramika eta budin metalurgia) eta azkenik lehen hirienagerpena eta mediterraniar itsas ertzeko kolonizazioak.KRONOLOGIAEuskal Herrian kultur osagai hauek nolabaiteko atzerapen kronologiko batekin azaltzen dira.Euskal Neolitikoren lehen zatia bosgarren milurtekotik aurrera datatu liteke; Abauntz, Zatoya, Kobeagaeta Fuente Hoz-eko aztarnategiak. Hegoaldean mediterraniar eragineko gune bat eta iparraldeankontinental eraginekoa ikuska daitezke, horregatik isolamendu ala inkomunikazioa esan nahi izan gabe. 6Eneolito edo Neolito oso aurreratu bat aurki daiteke Husos-eko IV. geruzan, C 14aren bitartez K.a. 2.800eta 1.900en tartean datatu daitekeena, I mailan Marizulorena eta ICan Arenazakoa; hemen etxe-abereakaurki daitezke, nahiz eta ez den laborantzaren aztarnarik. 7Euskal Herrian Brontze Aroa, K.a. 1.200 eta 600 bitartean kokatu behar da.Burdin Aroa data horretatik erromanizatze aldira arte.POPULAZIOAGarai hauetan orduko populazioa handiagotua izan zen indoeuropear etorkinengatik, sartalde aldekoPirinioetatik sartuz, baina luzez mendi artean gelditu gabe Nafarroako hegoaldera jo zuena, horrela,neurria zehazten zaila den kultur aldaketa bat sortuz. 8 Agian,” euskal-zeltar” kultur osaketa batez hitzegin daiteke, erromatarren kultura gabetzeari iparraldekoek baino eragozpen txikiagoa jarri ziena izanik.9 Nolanahi ere, badirudi kultur eta etnia ugaritasun horren elkartzeak ez zuela eragotzi nolabaitekoidentitate bateratzailea, nahikoa izan baitzen erromatar inbaditzaileek herri bakar baten elkartea sumatzeko:Baskoiena. 10Neolitikoaz geroztik gure arkeologia ezagumena areagotuz eta zehatzagotuz joan da. Horrek eramangaitu kultur desberdintasun ezaugarriak azaltzen dituzten taldeak kokatuz, euskal lurraldearen nolabaitekogeografia bereizketa bat ikustera. Apellaniz irakasleak nahiko datu aurkitu du Euskal Herriko bialderdiei dagozkien bi talde definitzeko, atlantiar-meditarranear uren marra zatitzailearen iparraldeaneta hegoaldean; iparraldekoari “Santimamiñeko taldea” deitu dio eta hegoaldean bizi denari “Los Husosekotaldea”. Administrazio eta sozio-politiko gune (beti ere, antzinako garai haietan tribu bizimoduarenbarruan hitz hauek izan zezaketen zentzuan) bezala jardungo zuten aztarnategi handien inguruanbanatuak aurkitzen diren taldeak dira.Santimamiñeko taldeak Pirinioekin zerikusi handiagoa du, Husosekoak berriz, Goi-lautada eta EbrokoHaranarekin, hauetatik zetozen herriekin odolez nahastu zirelarik. Lehenengoa artzain abeltzaina da,bigarrena ere bai baina, nekazaria batez ere. nEUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!