11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOAAte nagusia da Epaiaren atea deitzen zaiona bisitariaren jakin minik handiena sortzenduena. Galdua du tinpanoa; baina nahiko ongi gorde ditu joritasunez apainduriko bere zortziarkiboltak. Zenbait irudi lerroan ditu giltzarrietan: Agnus Deia, Andre Maria, aingerua etamartiria.Arkiboltetako gai nagusia Azken Epaiarena da dohatsuen pozetan, ikuslearen ezkerraldeaneta kondenatuen saminak beste aldean. Eskatologiazko adierazpen batzuen araberako gizadiarenamaierari buruzko erdiaroar pentsamendua laburbiltzen duten 51 dobela ditugu: sartaldekoak,bizantziarrak eta musulmanak. Herri arimaren ezten zirikatzaileak irudimena aske utziduela dirudi bekaturik higuingarrienei buruzko bere epaia adierazteko eta zigorrik finenakirudikatzeko 43 : Merkatari gezurtiak, trukatzaileak eta lukurreruak, baita infernutik ateratako“ehiztari makurra” ere.Atearen alde banatara mentsula gainetan, hirien irudiak ikus daitezke pizti eta animaliamusikariekin. Gorago, errosetoi handiaren azpialdean harburutxoen erlaitz bat.Arkiboltak zurkaizten direneko kapitelek, nekez gainditu daitezkeen kalitatezko Hasierakogaiak garatzen dituzte. Sinestun kontenplaria gizonaren sorrerako irudietatik azken hondamendikoetaraigarotzen da. Aldi baten amaierako igarotze krisialdi eta arrazionalismo gotikokoaldiaren inguru hartan “gizadiaren historiaren” laburpen baten moduko bat zen. Margoanizdunbezala irudika dezagun, halakoak izango baitziren klaustroko kapitelak ere, garaihartako gizon emakumeengan sortuko zuen eragin emozionalaren antzeko ideia hartu nahiizanez gero.Eliza atari honen barrokotasuna estilo baten akidura adierazten ariko zen. Katekesi batenirakasbide zorrotzetan baino gainezka eginiko eta gaiztotutako herri fantasiaren irudikapenagehiago sartzen utzitako estiloa zen hau nonbait. Monastegietako artea, ikonoetako lasaikeriahorrek kutsatua gertatu zen, zeinaren aurka haserre biziz altxatzen hasiak ziren, nahiz eta aldibateko eta erdizkako arrakastaz izan, Klarabaleko San Bernardoren asmoak.6. Iparpiriniotako Baskonian erromaniko arteaIparraldeko <strong>Euskal</strong> Herriaren erromanikoa, baserri girokoa bereziki, ugaria izango zen.Baina, gehienetan XII eta XIII. mendetako elizak ondorengo mendeetan funtsean aldatuakizan ziren eta burualde eta abside batzuk besterik ez da gelditu.LapurdiAINHOAKO AMA BIRJINA. Bada Ainhoan, Andre Mariaren eliza bat, hare-harrizko harlanduenaparejua eta okre eta more kontrastezko margoak dituena, bisitariaren begirada liluratuz.Birmoldatu egin zuten XVI. mendean; bere barrunbean ez da dotoreziarik, ez berezitasunikfalta, labe abside ederra, eta sinestun elkartearentzat gordetzen den esparruaren inguruneguztian, euskal erako zurezko balkoi bikoitz bat doa aldenik alde. Bere bost mailatakodorrea, oktogonoz hesitutako dorretxo batez bukatzen da, lau piramidetzarrez karratuan sartuaeta arbelezko xafladun gezia duelarik buruan ( XVII. mendea).DONIBANE LOHITZUNEKO SAN JOAN BATAIATZAILEA. Donibane Lohitzunen, Luis XIV.a etaEspainiako printzesa zen Maria Teresa Austriakoa ezkondu zireneko San Joan Bataiatzaileareneliza oso adibide argia da lehen aipatu dugun berrikuntzen kontu honetan, bere oinarrierromanikoak besterik ez baititu gorde.IRISARRIKO OSPITALEA. Gaur egun oraindik XII. mendeko eraikin bat ikus daitekeen Irisarrikoospitale-priorretxea, Jerusalengo San Joanen zaldunena izan omen zen, hau ere XVII.mendean “zaharberritu” zutena da.Senpereko elizak ere, XVII. mendeko erretaula galantean interesaturik eta bere euskalezaugarri erako zurezko eliza-balkoia ikustera turista ugari biltzen duenak, baditu bere egituranXII-XIII. mendeetako aztarrenak.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 163

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!