11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Estibalitzeko eraginak egiazkoa dirudi Argandoñan, Duranan, Lasarten, eta bereziki Lopidanan.San BizentejoSan Bizentejo ermita zoragarria, gaur egun San Bizenteko arabar herriko Guztiz Garbiarieskainitako ermita bezala ezagutzen dena, 1963. urtean izan zen zaharberritua. Epigrafiakoidazkun bat daukanez, 1162. urteko data zehatza emateaz gainera, eskaintza bat ere baduena:IN NOMINE DOMINI NOSTRI JHESU CHRISTIAEDIFICATUM EST HOC TEMPLUMIN HONOREM SANCTI VICENTIIERA MILESIMA CC.Eliza gozo honen bizantziartzaile jatorrizko eiteak ez harritzeko, gogora dezagun garaitsuhorretan bertan Zamorako katedraleko kupula eraikitzen ari zirela (151-1174), hain bizantziarjoera garbikoa dena. Oso neurri txikikoa da, euskal erromanikoan aurkitzen dugun iaguztia bezala, San Bizentejo Gasteizko elizbarrutiko eraikinik ederrenetarikoa da.ELIZA. Oso da soila bere arkitektura: eliza-barne bakarra, bi tarte eta hirugarren tarte motzagobatez osatzen den aldare-aurrea eta zirkulu erdiko absidea. Harlanduzko gangez estaltzenda, kainoi erdi zorrotzez eliza-barnean eta labe gangaz absidean. Arku zerrendak, zutabeerdiak itsatsian dituzten harroinez osatuak diren babesgarrietan etzaten dira. Neurri handikobere kapitelek badituzte akantu eder estilizatuak eta giza aurpegiak ere. Lanketaren fintasunaketa beren buru zuloen sakontasunak bizantziar eta musulman eraginak kanporatzen ditu.Barruko hormetan apaindu gabeko mentsuletan kokatutako erlaitz bat doa, burualdean gizaeta animalien irudiz eta landaredi eta geometria gaiez edertua bada ere. Absidean dauden hiruturuta-antzeko leiho irekitzen dira modu berean kanpoaldera. Aldare-aurreko tartearen aldebanatan bakoitzak erdi puntuko arku bikoitza duen bi horma-konka egin ziren, mainel sendoetankokatzen direnak eta egun inork ez dakien moduan galduak badira ere.Kanpoaldean, absidea horma bularrez bereizten diren bost planotan zabaltzen dira, zutabeerdiz eta beren arteko poligonozko oinarriez osatuak; zutabe erdi hauek hiru hutsartetakoarkuak zurkaizteko balio dute. Harroinak teilaturaino igotzen dira urratuz, hau da, berenneurria haziz. Bi kapitel erakusten ditu bakoitzak, garaiera desberdinetan. Teilatuaren ondokoek,oso zulatutako hosto sortez apainduak daudenak, paregabeko edertasuna dute.Bata bestearen gainean jarritako gorputzek absidearen neurria goialderako mugimenduaareagotu egiten dute. Lehen gorputza trinkoa eta zirkuluerdikoa da. Bigarrenak bost hormatalosatzen ditu, aurretik aipatu ditugun hiru hutsarteetako erdikoan irekiz, landaretza apainketanaroa duten arku eta kapitelak dituztela. Hirugarren gorputza berriro ere zirkuluerdikoa daeta bere apainduretan, erlaitzetan kokatutako hirugingildun arku itsuak daude itsatsiak.Elizako sarbidean zistertar kapiteletan zurkaiztutako sei arkibolta dituen ate bat dago, musulmanairea duten biribilak dituzten eta apainketa soileko hiru ezik, lauak diren harlanduhegal baten pean. Oso ederrak dira bere kapitelak, korintio arte garbi samarrekoak batzuk,hostotzak jakintsuki tratatuak daude, buru zulaketa egokiez.San Bizentejo oso eraikin berezia da euskal erromanikoaren barruan. Estilistikazko antzugari erantsi izan zaizkio: Silos, Donejakue, Zamora, Burgundiakoa eta abar.; eta guztiengainetik bizantziar eta musulman ereduak. Bestalde, San Bizentejoko ereduak Araba, Errioxa,Nafarroa eta Gaztelan hedatzen direla esan izan da. Begien bistakoa dirudiena da egilea, kanpotarertilariren bat izan zela.TuestaArabako hego-mendebalde ingurunean Tuestako Jasokundearen parrokia, “Gaubeako katedrala”deitua izan da. Harritzekoa da, hain antzinakoa den lekua izanik (993. urtean jadaagirietaratua da) bere eliza erromaniko-berantiarrak historialarien arretarik ez erakarri izanamende honetara arte. 53 Agian, ahazte honen arrazoia estiloetako nahasmenduan eta eliza honeneraikitze aldietan eman den kronologia desberdintasunetan bilatu beharko da. EraikitzenEUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 169

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!