11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAArte higikorraren distiraren kontrastean, Isturitzeko aztarnategiak ez du Ekain, Altxerri etaSantimamiñeko aztarnategiekin alderatu daitekeen haitzetako arterik. Eta erantzun konbentzigarribat aurkitzea zaila litzateke, Isturitzeko arte higikorraren kalitate bikainari dagokionkalitate bera zergatik ez den azaltzen haitzetako artean galdegingo balitzaigu. Inguratzen gaituenezjakintasun bera genuke, Santimamiñeko bisonteen egileek beren aztarnategiko konpresore etaplaketen artean alderagarria den ezer zergatik ez zuten utzi galdegingo balitzaigu.Jesus Altunak, Isturitzeko arte altxor horri buruz, zera adierazten du, artearen perfekzio horrekberak Madeleine arte higikorraren “azken zatia” adierazten ote duen dirudiela: “K. a.10.000. aldera artelanen dekorazioak Isturitzen halako dinamismo eta askatasuna iritsi izateak,abstrakturako garaien atarietan egotea esan nahi duela”. Antropologo ospetsuaren adierazpenhau guztiz garrantzizkoa iruditzen zaigu, gure ustetan, artearen historiaren beste garai batzutanikus daitekeenarekin bat datorrena. Azpimarra dezagun jadanik, beranduago gertakari honi buruzaritu beharra izango baitugu, euskal artearen garapen estilistikoari lotzen gatzaizkionean.3. Haitzetako artea<strong>Euskal</strong> Herrian ezaguna zen haitzetako artea ez zen bereziki adierazia izan ia oraintsu arte.Baina, azken urteetan izan diren aurkikuntzak, gure herria, paleolitiko artearen benetako garrantzizkolekuen artean kokatua dute.• Pinturak eta grabatuak<strong>Euskal</strong> Herrian haitzetako artea franko-kantauriko sailean kokatzen da. Prehistoriako gurepinturen aurkikuntzen aurretik Lascauxekoak (1940) Dordoñan (Frantziako erdialdean) ezagunakziren eta askoz lehenago Altamirakoak (1879). Lascauxekoak antzinagokoak dira; Auriñaciensealdikoak dira, nolabaiteko giro epel garaikoak; Altamirakoak Madeleine aldikoak dira.Dirudienez, orain berriki (1995) Ardèche departamenduan (Frantziako hegoaldean) gertatua dalehen mailako garrantzia duen beste aurkikuntza bat haitzulo batetan, adituak ikertzen ari direnehunka animalien irudienak, alegia.Goi Paleolitikoan haitzetako artea, zehatzago esanda, Madeleine aldian, pintura eta grabatubezala azaltzen da.Batzuetan, pinturak haitzen erliebe naturalei egokitzen zaizkie eta beroiek iradokiak direladirudite. Madeleineko ertilariak beltzez (ikatz edo manganeso dioxidoz), zuriz eta okrez, etahau horitik gorrira eta bioletarako aldaketekin margotzen du.Eskualderen batzuetan, denok ezagutzen ditugun faunazko adierazpenaz gain, gutxi edo gehiagogeometrikoak diren forma bitxiak azaldu dira <strong>–</strong>“makaroniak”<strong>–</strong> marra okerren trazuak,behatzez eginak bezalakoak; baita esku osoaren aztarnak ere, negatiboan, ia beti ezker eskuarenak.Esan liteke gure eskualdeko artearen lehen zizakadurak hor ditugula. Giza eskuaren siluetahoriek kanpora azaltzeko modu bat dira, unibertsoan izen ematekoak; “jabegoa hartze” modubat, nolabait esan. Ez dezagun ahaztu plastiko gertakari honen eta euskarazko “esku-bide”arenesanahiarekin bat etortze hori.Gero etorriko da “antzekotasun” aurkikuntza mimesiaren harridura, milurtekoak beranduagoAristotelek arte figuratiboaren iturri bezala aipatuko duena, alegia, “honoko hau (marraztutakogauza) hura dela” ziurtatzearen atsegina. Eta beranduago, edo agian aldi berean, “zeinuabstraktua” eta “sinboloa” azalduko da.Gure paleolitiko artearen ondare bezala har dezakeguna gainetik aipatu eta azaldu baino lehenegin ditzagun edozein historialariren berezko ohar batzuk. Ezer baino lehen, egin dezagunohar hau, guri naturala iruditu dakiguken zerbait, hasierako gizonarengan kreazio ahalegin bitxieta goiztiar baten balioa du: hiru dimentsioetako gauzakiak horma baten bi dimentsioen adierazpenetaramurriztea, alegia. Aipa dezagun gainera, eskala laburtuko erreprodukzio bat dela.Dirudienez Afrikako zenbait herri oraindik ez da iritsi abstrakzio maila horretara.Beste abstrakzio bat zera litzateke, margo bakar batez egindako marrazkiena, eredu naturalarenmargo aniztasuna ordezkatzen duena.22 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!