11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA4. Ikonografia erromanikoaEsanahiak eta jatorriakErromaniko eskulturaren azterketa, bai <strong>Euskal</strong> Herrian nahiz kanpoan, lehen mailakogarrantzia duena da kristau artearen historian. Zenbait mendeetako ikonozko isiltasunaigaro ondoren, Europa berriko kristau elkarteak, plastiko egituren sorkuntza lanen bitartezbere fedea adierazteko beharra izango du, “salbamen historia” deituko dena bistaratukodutenak. Goiz Erdi Aroko plastikotasun mututasuna gaindituz, erromaniko artea izan zen,XI. mendeko bigarren erdi aldean fedearen misterioak kanporatzen saiatu zena, adierazpidehorretantxe utziz aldi berean kristau eliza hornitu eta edertzearen zeregina.Kultur ilunaldi batEdozein arte historialarirentzat antzinako kulturak nozitu zuen bi ala hiru mendetako geldialdia,non Iparraldeko herriek mediterraniar eskualdeak indarrean hartu zituen, nonbaitnabaritzekotan ikonografian izango da. Zenbait mendetan sartaldeko gizonak inguratzen zuenmundu naturala beste nonbait adierazia ikusteko gogo guztia galdua zuela esan liteke. Axolagabetasunhonek, beste sentiberatasun bat adierazten zuen honek, grekolatino artelariak burutuzituen arte klasiko zoragarri haiek burutzeko erabilitako teknikak ahanztea ekarri zuen. Herrihoriek kristautzen eta baita nolabait ere “erromanizatzen” joan ziren heinean, marrazketa etaeskulturaren berezko teknikak berreskuratzea apurkakoa eta geldia izan beharko zuen, besteakbeste, judu-kristauak inguratzen zuen mundu sentikorra adierazteko sentitu behar zuenmesfidantzagatik.Gizon Egitearen misterioaren ondorio logikoak norberaganatzea eman zenean, desagertuegin zen mesfidantza hori, antzinako arte klasikoaren edertasunak ezagutzen eta mirestenziren abiada berean, ertilariak figuratibo artea menderatzen eta eskuratzen hasi ziren eta Europa,estilo berri baten jaiotzarako prestatua zegoen.Kultur laburbiltze berri batErromaniko ikonografia, <strong>–</strong>marrazketa eta eskultura<strong>–</strong> orduan, zenbait iturrietatik ateratakoosagaien bilduma bezala jaio zen: Jainkoa Gizon Egitearen dogma, ekialdeko irudimenbitxi eta zoragarria, iparraldeko herrien edergarrienganako sena, eta paganismorik sakonenekoherrien “genius locia” elkartzetik, alegia.Erromaniko artearen ikonoen estilistika bilduma batetatik sortzen da: mediterraniarerrealismoaren eta ekialdeko abstrakzioaren arteko bilduma, imitatzeko irudiaren eta sinboloadierazgarrien bilduma, eta berezko egituren edertasunarekiko heleniar nahiera eta apaingarriatseginen eta edergarri bikainenganako zeltarren eta anglosaxoien zaletasunaren laburpen bezala.Garai bateko Baskonian, kristautasunaren sarreraren aurka luzez gogor eutsi ondoren, eskultura,prerromanikoa deitu diogun arkitekturari herabetasunez atxikia azalduko zaigu. Leirekokriptako kapiteletako ebakidurak eta Villatuertako harlanduen egitura lau eta eskematikoakezin suma litezke jaiotzen saiatu nahi duen arte baten hastapeneko bultzadak bezalaezik.Arte txikiak<strong>Euskal</strong> artearen historialariaren arreta eskatzen duen esparru tekniko bat arte txiki ala luxuzkoenada, non arterako jeinu ala talentua, Europako Iparraldeko jatorriko herrien tradiziohandiko edergarrietako saiakeratik abiatuta, egitura naturaletako irudigintzaz liluratua sentitukoden. Kristau ikuspegitik, lilura honi mesedegarri zaio, neurri txikiko gauzakiak izatean144 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!