11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3. ERROMATARREN ETORRERApenerako indarragatik; oso fina den ebaki marra baten bidez, bisutsik eta lantzaz armatua etaerasorako keinuz doan zaldunaren irudia da. Bere adierazpide biziagatik Iparraldeko iberiar kulturakoantzeko adierazpenen parean jartzekoa litzateke; baina, Gratiniano Nietoren ustetan,azterketa sakon batek nabarian azaltzen du “gerrariaren irudiak duen ekialdekotze ukitua, Ebrosakanean zehar sar zitekeen honaino eta bertako batek marra adierazpide bezala erabiliz irudiagauzatu”. Arkeologo berak azpimarratzen du gerrariak daraman lantza motak zeltar jatorriairadokitzen duela, eta K. a. II. mende azkenaldiko Iruñan kokatutako bertan jaioetakoez pentsaraztendu.MARKINEZEKO ERLIEBEA. Markinezeko kobazulo artifizialeko haitz batetan aurkitutako erliebeakaipamen berezi bat merezi du, bi irudi zakar dira bata oinez (1,30 m. altuerakoa) etazaldizkoa bestea, Elortzaren ustetan galiarren jatorriko jainkotasuna den Epona, II eta IV. mendeenartean Inperioan hedatu zen zalduneriaren herri jainkosaren deboziozko eskale baten (zaldizainenbat agian) adierazpen bezala ulertu behar dena. 32Lagun taldeak dituzten hilarriakZenbait pertsona irudi ( bi, hiru edo gehiago) gainean idazkun bat dutela, baldin badutebehintzat, ildozko karratu barruan eskematikoki diseinatuekin eta zalantzarik gabe hileta izaeraduten hauekin oroitarri multzo berezi bat osatu daiteke.NARBAXAKO HILARRIA. Narbaxatik (Araba) datorren oroitarri batek bi pertsonaia adieraztenditu, gizona eta andrea, biak makiladunak; bien artean sítula izan litekeen gauza karratu batdaramate. Bi irudien artean ilgora bat dago. Oroitarria inguratzen duen ebakizko gurutzadurengreka apaingarri arrastoak gorde ditu, baina bere oinean azaltzen zen idazkuna galdu egin du.KANPEZUKO HILARRIA. Santa Kurutze Kanpezutik zetorren oroitarri baten idazkuna ere desagertuegin da. Alaka taila teknikaz lortutako geometriazko apaingarrien lauki bat darama oroitarriak.Hiru zerrendetan zatitua dago saila: Goikoenean ilgora bat dago azpian D M hizkiak etanabarmendutako zirkuluan sei hostotako erroseta bat dituela; eskuineko alderdian agian, antzekobeste bat izango zen; erdiko zerrenda zabalean hiru pertsonaia daude adieraziak: hauetakobik, beren ondoan azkon parea daukate bakoitzak. Azpiko zerrendan joango zen galdutakoidazkuna.IRUÑAKO HILARRIA. Iruña/Veleiatik (Arabako museoan) datorren oroitarri batetan arkuteria batenpean eta hondoera zanpatuzko teknikaz, bi giza irudi oso eskematiko adierazten dira: buruadisko lau batez adierazia, begiak sudurra eta belarriak erakutsi nahi luketen ebakiez. Azpian dagoidazkuna:D M AUNNIA SECUNDIANA.Beste irudikapenak dituzten hilarriakKONTRASTAKO HILARRIAK. Kontrastan ermita batetako horman sartuta zenbait oroitarri ikusdaiteke eskaintza idazkunekin. Hauetako bik erradio okerretako gurpilak dituzte, eta jakinadenez hispaniar-erromatar oroitarrietan sarritan eman ohi den eguzki sinboloa da.OKARIZKO HILARRIAK. Okaritzen oso bi oroitarri deigarri gordetzen dira, ez idazkunagatik, ezinirakurrizkoak baitira gaur egun, baizik eta beren apaingarriengatik. Batek zezena eta nekazaritzakozenbait tresna ditu.MARKO SENPRONIOREN HILARRIA. Marko Senpronio deritzan bati eskainia da eta landaretzaapainketa eder baten artean, orein bat eta beste animalia bat azaltzen dira.DURRUMAKO HILARRIA. Durruma Donemiliagako oroitarria elizako horman sartua dago. Hostoezeta hiru orrazez apaindua dago, agian hiru emakumeei eskainia delako. 33GALDAKAOKO HILARRIA. Hauekin zerikusirik baduela uste izan bada ere, Galdakaoko (BilbokoArkeologia Museoan) oroitarriak ez dirudi eskola berekoa denik. Lauki baten barruan, erliebelauez hiru irudi azaltzen dira: ezkerraldekoa gizonezko pertsonaia biluts bat da, haur bat ziurasko; erdiko pertsonaia askoz bikainagoa da eta tunika motz bat darama; eskuinaldekoa erdiezabatua dago, baina bere tunika luzea dela eta emakumetzat har liteke.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 77

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!