11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOABeste batzuk “iparraldeko” eraginak ikusi nahi izan dituzte, Araban bereziki eta baita Nafarroanere, fusteetan, arkiboltatan eta “sarraldi handien artea” deiturikoa iritsi dela dirudienbeste puntu batzuen apaingarrietan ziurtatu litekeena, “erromatarren klasizismoa –dio BarrioLozak– landareki, gurutzadurak, zesteriak eta abarretako gaiak geometrizatuz eraldatuko duenartea”. Iparraldekoen talkak nabarmena dirudi eta erromaniko artea orokorrean, iturburu desberdinetakokorronteak eta bereziki zeltar mundukoak eta Europako iparraldeko arrazetakoakurtzen diren arrago handi bat bezala deskribatu genuenean baieztatu genuen. Baina baieztapenhori dela eta esan ote liteke eragin horiek bide zuzenetik datozela Euskal Herrira, bikingoensarraldien bidetik, adibidez? 67 Honek baino iritzi hobea dirudi, Kosme de Barañanokirizten duen bezala, erromanikoa ez zela Euskal Herrira itsasontziz sartu, baizik eta lurretikbarrena eta hego aldetik.• Euskal “genius loci” baten zantzuakDena delarik ere, ez da zentzugabekoa Euskal Herrian bi mende horietan, espiritu bat beraezagutu litezkeen etengabeko zantzu zenbait begiztatu eta azpimarratzea, horixe baita gukhistoria bihurtu nahi genukeena.Azken batean, orokorrean, erromaniko ikonografiari berezkoa zaion gaiari baldin badagokio,europar artearekin espirituzko elkartasuna da. Lehenago ere arituak gara horretaz,garai horretatik iritsi zaizkigun Birjinak eta Gurutzeak aipatzean. Europak XI-XII. mendeetanerlijio ideal bat bera bizi du. Leku guztietan, historialariek aipatzen dituzten moral gaitznabarmenaz aparte, hautsiezinezko berotasunez bizi zen Kristoren jainkotasuna, Birjina Mariarenamatasun jainkotiarrarenganako fedea, adopzionista heresiaren arrastoen aurrean. Bestalde,betiko kondenamenduari zitzaion beldurra endemikoa zen. Tuterako Kolegio-etxekoEpaiaren Atean, zeinetan fededunek bere arkiboltatan ikus zitzaketen infernuko oinaze finak,Jakako ala Tuestako katedraleko latinezko idazkunak (Oi dives, dives...!), elizako liderrenegitarauari jarraikiz, gizarteko maila guztietan espiritual jarrera berdin baten adierazpide zirenerromanikoaren mendeetan (eta ez Berant Erdi Aroan bakarrik, zeinari buruz Beldurra Sartaldeanlan ezagunean Jean Delumeauk aipatzen duen). Bere gurutzeko heriotzaz kristauarierrukiaren eta jainko barkamenaren ziurtasuna zekarkion Berrerosle baten beharraren sentipenaeta fedea piztearena zen ahalegina. Hauexek ziren erromaniko ertilariek ukitu behar zituztengaiak. Garaiko ikonografia hasiberriari ukitzen dionez, erromaniko arte motak estilistikanbaizik ezin harrapatuzkoak dira; eta hor ere, autonomia eta berezitasuna topatzea ez daerraza gertatzen, Frantzia eta Borgoinako zizelari handienak zirenen arte sonatu eta liluragarriaKonpostela aldeko galtzada guztietan zurrustaka sartzen zenean.Gure “genius loci” izan litekeenaren arrasto bat, gure erromanikoaren bereizgarria den edergarriengartsutasuna eta apaingarri geometrizatu ala estilizaturiko naturalarenganakojoera izan daiteke. Egia esan, delako apainketa biluzi, soil eta geometrikoa herrialde askotanberdina da, baina Euskal Herrian areagotu egiten dela ere egia da, eta hizkera horri mendeluzeetan lur honetako jendeek gogor eutsi diotela ere, non badirudien koherentea dela geroeuskal arte herrikoia deituko dugunarekin.Gipuzkoari buruz ari zenean Manuel Lekuonak erromanikoaren herrikoi izaera azpimarratuegin zuen. Eta Joxe Migel Barandiaranek arkeologia eta etnologia elkarrengana biltzekozuen joera bidezko horretan, euskal arte herrikoian, antzinako arteak bizirik iraun zuenekoorrialde iradokitzaileak idatzi izan ditu. Euskal Herriak unibertsaletik zerbait badutenplastiko gai horiek bereganatu egin ditu, eta mende luzeetan zehar tinkotasun bereziarekineutsi, beste kulturak baino modu sakonago eta zorrotzago batetan islatuko balitu bezala herriberaren nahimen eta sentipenak. 68“Euskal herriko arte herrikoiaren gai gehientsuenak –idatzi zuen Joxe Migel Barandiaranek–artzain eta nekazariei zor zaizkienak dira, edo langintza horien ezaugarrien beharrei erantzutendietenak gutxienik. Artzaina eta nekazaria langintzetan jarduten dira eta hainbat gaierabili behar dute... Hauek eta antzeko herrikoi jatorrizko jarduerek sortu dute arte adierazpenzenbait, nolabait ere oinarrizkoak direnak”.Edergarritarako gaiak. Euskal Herrikoi Artearen erakusketa batetan, 1930. urtean erakustenziren gauzakiak begiratuz, hara zer dioen: “Hemen ikusten ditugun lan batzuk oso antzinakogaraietako arteari eskua ematen die... Sarritan euskal nekazari etxeetan ate eta leiho zangoetanEUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 183

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!