11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAzen estilo berekoak direla. Langaia gehienetan hezurra bada ere, ugari dira marfilezko, zilarrezkoeta brontzezkoak, urrezkoak berriz oso gutxitan.Gauza bera esan liteke, gure hilerrietan eta beste aztarnategietatik kanporatu diren edontziez ere.ZeramikakBildutako ontzi gehienak, gure herritik kanpo ezagunak diren hainbat motatakoei dagozkienakdira: hispaniar sigillata, galiarpeko sigillata, zeramika arruntak. Bertako zeramika arruntbezala sailkatu litekeen horretan, beti ere, bertako jatorriaren izaerazkoa dena zehazteko zailtasunakgelditzen zaizkigu.IRUÑA/BELEIAKO AZTARNATEGIA. Iruña/Beleiako (Araban) azpiko mailetan aurkitutako bertakozeramikaz, azalera distiratsukoa, pareta lodikoa, orean mika askokoa, ebaki edo behatzmarraz ederturiko kimu nabarmenduez apaindua den hau, erromatarren aurrekoa dela eta Europarenerdialdeko ezaugarriak dituela esan liteke; baina, <strong>–</strong>Maluquerrek dioen bezala<strong>–</strong> gertakarihau ez da jende berrien etorreragatik eman denik azaldu behar, herri indoeuropar hiztunen kultureragin soilagatik baizik.SANTA ELENAKO AZTARNATEGIA. Bidasoaren itsasoratzean (1971) Jaime Rodriguez Salísek eginikoindusketek, eta gerora Santa Elena ermitapean (1973) 80 m. baino ez askoz gehiagotan,jarraitutakoak ustekabeko ondorioak eman zituzten: Irunek, Pompaelo eta Veleia lotzen dituenmugako hiri modura duen garrantziaren ziurtasuna, “euskaran, hiru kokaleku hauek izan dutenhiri izaeraren garrantziaz: Irun-Iruña: hiria” 36 baieztatzea. Santa Elenako aztarnategitik guztira106 hil kutxa bildu ziren, bertako zeramikaren zenbait egituratakoak, torneatu gabeak. 37 Hirialdeko indusketak ere (Junkaleko Santa Maria), ondorio bikainak eta hispaniar, galiarpeko etaaretina sigillata mostra ugari eman zituzten. Hauen artean, bai denboraz (K. a. I.ngo mendekoazken bi herenetan) eta bai espazioaz, Pirinioetako Atlantiko aldean aurkitutako oso mugatutakomota bat geratzen da, eta ez da ez Iruñan ez Iruñean azaltzen. 38PONPAELOKO AZTARNATEGIA. Ponpaeloko hondarretan, aldizka eta sistematikoki burututakoindusketek, antzinako Iruñean bizitutako Inperioko aldi desberdinei dagokien hainbat geruzenarabera katalogoratzen joan diren ehunka zeramika puska atera dituzte argitara, eta ondoanazaldu zaizkien txanponengatik ziurtasunez ezagutu litekeen kronologia ere bai. 39Garairik antzinakoenetik, ponpeiar finkapenarena, alegia (beste nonbait kokatua izangozen hiri gunea) bertako emaitzen gainetik jartzen da galiar sigillata. Zatiren batzuetan eltzegileenizenpeak agertzen dira: Iulius, Nomus. Calus, Corius, eta abar., guzti honek Galia hegoaldearekinsalerosketa indartsu bat egiaztatzen du, baskoniako Irunen bere ohiko portua aurkituko zuensalerosketa. Aitzitik, geruza honetan aurkitutako hispaniar sigillata urriak garbi erakusten dulangintza hau bere hastapenetan zela. Aretina sigillata eta I.ngo mendeko beste mota batzuenzatien ondoan argizulo kiribilak eta Tiberioren garaiko beirazko ontziak azaldu dira.Flabiosen garaian (I. ngo mendea) hispaniar sigillata ugaritzen hasia dela ikusten da etagaliar sigillata bai egitetik nahiz salerosketatik alde batera saihestua dela. T.S.H. moldeen aurkikuntzaksinistu arazten du langintza mota honetako lantegiak badirela II. mendeaz geroztikIruñean. Beirazko botila batzuk azaltzen dira baita, I.ngo mendeko lehen erdian datatu litezkeenak.Cardoko lauzaduraren aurkikuntzak, I.ngo eta III. mende artekoak, hiriko auzo honenhiri-berrikuntza bat adierazten du. Erromatarren hiriko geruzarik berrienean, suntsituta utzikozuen sute baten aztarna nabarmenen ondoan, zeramika ugari topatu da, eta ez antzinakoT.S.H.koa, baita beranduagoko erak iragartzen dituzten beste batzuk ere.Estetika alderdia. Zeramika, ikuspegi estetikotik bakarrik begiratuz gero, arte “txikiago” batizanik, moten deskribapena eta beren materia, beren teknika, beren egitura, bernizadura, beremargoak eta bere apainketa ugarien araberako azterketa egiten ez gara geldituko, horretan jakitundirenen modura. Aski izan dezagun, ugaritasun horren izaera, egituren edertasuna eta bereziki,oso sarritan geometrikoa den (zirkuluak, galloiak, gurutzeak eta abar.) baina, baita gutxi edogehiago estilizatuak diren landare eta animalien formakoak begiratzea. 40 Araba eta Nafarroakozenbait herritan ere ez dira falta, giza irudiz apainduriko terra sigillatazko arrastoak.Gehigarri modura esan dezagun, zeramikazko ale ugariez gainera, antzinako Pompaelakomiaketek arkeologoaren eta historialariaren arreta erakartzen duten metalezko, hezurrezko etabeirazko gauza asko eman dituela.80 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!