11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOARuako San Pedroren ikusgarritasunik handiena agian, bere erromaniko klaustro handianegonen da, Nafarroako eskulturgintzako multzorik aberatsena delarik. Zoritxarrean gaur bihegal besterik ezin ikus ditzakegu, izan ere, beste biak 1572. urtean txikituak izan ziren elizagainean kokatutako gazteluaren hondoratze dorpe baten erruz. Inondik ere, 1170. urteanlandua izango zen. Egile honek ezagutzen zuen Iruñekoa, zalantza handirik gabe, eta baita SanJoan de la Peñako maisuaren lanak ere beharbada.Bere kapiteletako gaiak oso dira aberats eta ugariak. Badira landarekiak, baita animalienaketa argitzen oso erraz ez diren harpien sinboloak ere. Ebanjelioen araberako Kristorenbizitzako gertaerak eta beren martiritzako akten araberako apostolu eta martirienak jarraitzendira. Hauetako batzuetan, eszenak epigrafiako azalpena ematen du:San Lorentzorena,“Hic tadit Laurencius tesauros”San Andresena,“Hic iubet eum Egeas incarcenari”.Ikonoetako bitxitasunagatik eta ia lauak diren azalera kurbatuen gaineko tolesturen grabatuengatik,J. E. Urangaren ustetan, ertilariak bere ereduak, ez hainbat Silosko klaustroanbaizik eta aragoar erromanikoan bilatu zituen. 39SAN MIGEL. San Migelen eliza ere erromaniko berantiarrekoa da. Berau, 1187.erako bazela,auzo eta azoka berria populatzeko Santxo Azkarraren agindua ezagutzen delako, baieztatudaiteke. Elizak hiru zistertar eliza-barne ditu. Burualdea besterik ez du erromaniko arteduna.Iparraldeko ataria. Bere bi sarreratatik (hegoa eta Iparra), iparraldeko ataria da interesgarriena,aro modernoan berrarmatua da, nahaspilatsua beraz. Nafarroako erromaniko eskulturarensinkretismoaren adibidea da San Migelen ataria, protogotiko estilo baten barruan hainbateragin biltzen dituena eta hurrengo urratsa Tuterako Epaiaren Atea 40 eta beste ondorengomultzoak izango dira.Han, beste ateren batetatik ekarritako Apostoluak daude, batzuk zutabeeiitsatsiak eta parametro lauei besteak, Zangozako eliza ataria gogora arazten dute. Estilistikakoazterketaren arabera badirudi hainbat maisuren lana dela.Lehenengo maisuak beretzat hartu zuen tinpanoaren lanketa (Kristo Pantokratorra tetramorfoekineta Maria eta San Joanen imajinak alboetan), arkiboltak (aingeru lurrinkariekin,profetak eta abar.), kapitelak eta Apostoluen bi erliebe handiak. Beren identitate ikurrak,buru iletsu eta zapien keretan zehaztu daitezke. Ertilari garden bat da, burdin-ziri kaligrafiazkoeta okerduretako lanketa nahiago izan zuen jantzietan eta aldi berean aurpegien nolabaitekoidealizatzea, gotikoaren aldarrikapena eginez. Komentatzaile batek egiten duena gehiegizkoairuditzen zaigu, honen estiloa, Silosko Andre Maria Gizakundekoaren Maisuarenarekinlotzean.Tinpano erdian Kristoren irudia inguratzen duen argi-koroan epigrafiaturiko latinezko bisei-oineko adierazpen trinkoa interesgarria da, idolatriazko sineskerietan erortzeko tentaldiarenaurka erne jarrerazteko.NEC DEUS EST NEC HOMOPRAESENS QUAM CERNIS IMAGO;SED DEUS EST ET HOMOQUEM SACRA FIGURAT IMAGO(“Ez da Jainkoa ez eta Gizona ere ikusten duzun gizona;baina Jainkoa eta Gizona da irudi honek adierazten duen Hura”).Lau arkiboltak Bibliako gaiez eta ebanjelioetako gertakariez estaliak daude. Kanpoaldekoeraztuna, bosgarren arkibolta bat izango litzatekeena, santuei eskainia da: San Pedro, SanJoan Ebanjelaria San Lorentzo eta abar. Ezker aldeko zutabeetako kapiteletan Haurtzarokoaldiak eta beste gaiak doaz. Atezangoetako erlibeetan: San Migel herensugea lantzaz zauritzeneta arimak haztagan pisatzen; hilobi hutsa eta emakume santuak: hau dena lanketa finez egina,oihalen kokatze ugarietan, eta zentzuzko konposaketa ederrean.Zutabe-estatuak bigarren maisu batenak direla esan behar: apostolu eta profeta irudi handiak,aurpegi eskematiko eta modelatu laburrekoak, lerrodura handieneko tolesturak dituztelarik.41Hirugarren esku batek tailatuak izango dira atariko eskubi aldeko muturreko bi kapitelak,erromesaldiei dagozkien gaiei buruzkoak. Konposaketaren oso bestelako irizpide bat adie-EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 159

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!