11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. FRANKOEN ETA BISIGODOEN ARTEANhandiaren historian lekuko eta sortzaile izan eta izaten jarraituko duen eliza arautegi bati erantzutendien gurtzarako toki, harkaitzetan zulatutako gela hauetaz aurkitu dutena nabarmentzea axola zaie.Egin berria dugun laburpen motz honek, <strong>Euskal</strong> herriko Goiz Erdi Aroko aldian haitzuloerlijiosoak asko direla erakusten du, baina gehienak penagarrizko egoeran aurkitzen dira, gauregun otoitz eta gurtza leku izateko moduan nahiko zaharberrituak izan diren batzuk ezik.Beren erabilkortasunaren xehetasunei buruzkoetan berriz erabateko ilunpean uzten gaitu,inolako ostilamendu eta ondasun higikorrik ez dutelako eta honek zenbait gairi buruzko ziurtasunikeza adierazten du, delako eliza hauen egitura eta historiako agirietan ongi azaltzen denbisigodoen liturgia zehatzaren arteko uztarketaren hipotesia besterik ez dugularik.Kanpoaldekoari buruz, haran baztertuetan kokatuak badira ere, ez daude ibaietatik eta errazlotzen duten ibilbideetatik urruti, nahiz eta bakarkako eta agian behin-behineko eginkizunazuten bakartegiak izan, “zintzilika” diren sarbide zaileko kobazuloak badiren.TIPOLOGIA. <strong>Euskal</strong> bakartegietako barrualdeek nahiko eredu bateratua dute:- Laukizuzeneko zorua, absidea, eta askotan kontra absidea (Afrikatik zetorren kristautze bisigotikoarenhastapena, agian) marra zuzen ala okerraren zoru txikia burualdean, ahal zen neurrianEkialdera begira eta aho estu baten bitartez eliza barnera irekia eta areto nagusia bainogoraxeagoko mailan kokatua ohi zena.- Burualdetik gertuan, zuloak ikusten dira santutegiaren aurre aldean errezelak zintzilikatzekobeharbada; askotan errepikatzen da, burdin-langen arrastoen ondoan, gunerik sagaratuena isolatzekoasmotan edo, misterioaren zentzu handia duten elkarteetan ematen dena.Aldarea oso txikia da eta harkaitzean landutako harri puska gehienetan, nahiz eta hormatikberezitako mahai moduan azaltzen badira ere. Sarritan ikusten dira eliz mahai bezala erabiltzendiren zuloak eta abside aldean ebakiz egindako edo erliebez landutako gurutzeak.Kobazulo gehienetan ia etengabe ikusten diren hilarriei buruz, uste izaten da Araban behintzat,bakartegien lehen jatorriaren ondorengoak direla; egituraz berriz, laukizuzen, trapezoideeta arrauzkarazkoak edo “bainuontzikoak”; ia inoiz ez dira zuzen zuzenean giza itxurakoak izaten,beren antzinatasunaren seinale. 43INSKRIPZIOAK ETA GRABATUAK. Kronologia data hau da hemen gehien axola izan behar zaiguna,bisigodoen aldian kokatu nahi ditugun arkitektura ala ikonografiazko lanak direnez. Eta helburuhonetan, inskripzioak eta grabatuak dira lagundu gaitzaketenak.Las Gobas kobazuloetako batetan ebakitzaileen artean bost idazle desberdin, eta garai desberdinetanaritutakoak ezagutu uste izanagatik, latinezko kurtsiba arruntaren arrasto jatorrakdira, bisigodo klasikoaren osaketa aurre gertuenekoak.Beren artean duten antzarengatik, ez nabaria delako baina, litekeena delako, Las Gobasetakobeste kobazulotxoetako edo baita, Santorkaria, Peñako Ama Birjinarena eta Krutziakoepigrafia zatien bisigodotasunaz hitz egin liteke. 44Bestalde, epigrafiakoak ez diren hormetako ebakidurek (giza-itxurakoak, zoomorfak, gurutze-formakoak,eta beste eratakoak) ez digute datu gehiegirik ematen zalantzarik gabeko datajartzeko, baina, paleokristau sinboloen gertuko sentiberatasuna, bai, iradokitzen dute.KRONOLOGIA. Bukatzeko esan dezagun, badirudi arkeologiako testigantzak <strong>–</strong>Sarratxoko sigillataberantiarrak, Los Moros de Corroko Kobazuloari C14aren bitartez data jartzea, zenbaitepigrafiako inskripzio, haitzuloetako elizen egitura, beren kontraabsideak eta abar.<strong>–</strong> eta datuhoriek guztiak multzo batetan hartuz, VI. mende haserako data nabarmen batetara garamatzatela.MAHAI GAINEAN JARRIRIKO ZENBAIT GALDERA. Ziurtasun honek ez du esan nahi, historialariarenburuan sortutako galderari nahiko erantzun konbentzigarri bat emango zaionik:- Bakartegi horiek nola sortu ote zitezkeen, errege bisigodoek “baskoi hezikaitz” hauek sarrisamar eraso bazituzten? Baskoiak eutsi eta bermatu nahi zituzten muga horiek markatzenzituztenak bakartegi berauek zirela pentsatu behar al da?- Recaredo aurreko ariotar menperatzaileen presiopetik ihes egiten zuten katoliko taldeen jardueraerlijioso eta kulturazko batetarako ezkutalekuak ez ote ziren izango?- Ez zen bada izango, V. mendean jada eman zen eta Prudentzio kalagorritar poetak bereCathemerinon-en testigantzaren arabera, Kalagorritik gertuko elizbarrutiko anakoreten tradizioaribizirik iraun erazte bat?EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 97

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!