11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA4. Paleolitiko artearen esanahia“Borondate artistikoaren” ulerkerakBenetako edozein artetan bateratuta ematen dira edertasuna eta zentzua, forma eta adierazpena.<strong>Artearen</strong> benetako historiagileak ez du aski alderdi bat besterik ikertzea. Ezin liteke formaketa irudiak arakatze soilean gelditu, galdegin gabe, zein nahi edo indarrek, barneko ala agerikoakeraginda burutu zituzten edozein harritzerainoko lan hauek, gaur guk dakigun bezala edozeinekdakien bizimodu xumeko haiek? Zein izan zen, gaur esaten den bezala, beren “kunstwollena”,beren borondate artistikoa?Askoz errazagoa da estiloak eta teknikak alderatzea, eta halako irudiren zenbatekoaren etabanaketaren estatistikak gauzatzea, galdera hauei erantzutea baino.Delako ezkutukiak ziurtasunez eta guztien adostasunez argitzeko ditugun ezinen aurrean,mende honetan zehar ateratzen joan diren interpretapenak azaltzen saiatuko gara, egia iristekoinolako usterik gabe.ARTEAGATIKO ARTEA. Frantziako paleoantropologiako aitzindaria eta H. Christy-rekin bateraEyzieseko (La Madeleine, eta abar) gunearen ikertzailea, eta Aurignac-eko aztarnategiaren aurkitzaileizan zen E. Lartet (1801-1871) eta Laugeire-Basseko eskulturen aztertzailea den EmileCartailhac izan ziren, arte orokorraren berri eman zutenak, beren garaian modan zegoen azalpenaproposatuz. “Arteagatiko artea” izatearen azalpena zen. Ez zen beste misteriorik bilatu behar.Bere garaian oraindik ez zen haitzetako arterik aurkitu. Lartet-en azalpenak arte higikorrari buruzkoaizan behar zuen nahita nahiez, Les Eyziesen, Dordoña aldean bereziki berak aurkitu zituengauzei buruzkoa, hain zuzen. Altamirako aurkikuntza zazpi urte beranduago etorri zen. Lartetekuste zuen paleolitiko ehiztariak gaurko ertilariaren helburu berak, indar bera eta gaitasunbera zituela. Ehizatzen edo arrantzan harrapatzen zuenarekin eroso bizi eta gainera aisialdikojardueretarako eta estetikako gozamenerako bazuen astia. Horrela dekoratu ahal izan zituenkirtendun makilak, apainketarako zintzilikarioak eta ehizarako tresneria.Horren arabera, Lascaux, Altamira edo Ekaingo ertilariak ikusi beharko ditugu “paleolitikoMontparnasse antzekoan, ikasleak sarrio baten hankan trazu bat zuzentzen eta bisonte batenadarkeraren zentzuaren zuzenketak egiten utziko zuten baserri giroko lantegi” batetan bizitzeneta lan egiten. 37 Askorentzat XIX. mendearen azken aldean egokia izango zen, orduko artearenhistorialari askoren teoriei erantzuten zien azalpen hau, baina, haitzetako artearen edertasunakagertzen hasi zirenean, indar gutxikoa gertatu zen.MAGIA. Estetika esperientzia soilak ezin adierazi zezakeen guztiz, arte gertakari hura. Aurkitutakoirudiak haitzuloen barrualdean zeuden, leku guztiz ilunetan eta ez, normalean egilehaiek egunoro bizi ziren sarreratik gertu. Bestalde, haitzeko horma-zatian, bat beraren gaineansarritan kokatutako irudiak kontraesanean jartzen zuen estetiko ala apaingarri izatearen interpretapensoil bat.Salomón Reinachek 1903.ean argitaratu zuen bere Artea eta magia liburuan ideia bat proposatuzuen, argibide sinisgarriago baten bila etnografiara jo behar zela, alegia. Haserako jendehaien arterako joera haren sustraia ehizaren magian zegoenaren pentsamendua ekarri zuen etnografiaikerketak. Izaki ala gauzaki baten irudia edukitzeak gauzakia berarengan nolabaiteko aginteaematen duela eta gutiziatzen zuten animaliaren irudia bera egitera bultzatuko zituen herrihaiek. Espiritu ala animalia baten gorputza margotua izan den leku hartantxe bertan egoterabehartu litekeenaren printzipioa zen. Izan ere, paleolitiko hormako artean animaliarik marraztuenak,gizakiak ehizatzen zituen belarjaleak ziren. Basatiak eta beste animalia arriskutsuak osogutxitan azaltzen dira kobazuloetan marraztuta. Arrazoi beragatik ez da normalean giza irudirikere azaltzen. Marrazten zutenean, gordean azaltzen zen giza irudia, hain gordean ere non, antropomorfosadeitzen zitzaion.Azalpen berria tentagarria zen: Ehiztaria ahula eta bizitzako mila halabeharren menpe, gerohilko zuen harrapakinaren zelatan bizirauten zuen. Animalia zen bere etsai handia, bere heriotzarenbitartez ehiztariari bizitzen laguntzen ziona. Ehiztariak nagusi irten behar zuen. Baina,bere arrakasta porrotaren ondo-ondoan zihoan, zeren zenbat eta animalia gehiago hiltzen zuenorduan eta gutxiago geratzen ziren hiltzeko. Magia zen alde batetik ehizaren erorketa bermatzenzuena; eta bestalde ziurtatu behar zuen ugaritasunaren neurria.28 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!