11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLALehengoa eta Dotora (dotorea) euskal izenez ezagutzen dena, zoru eta sabai irregularrakdituen gela bakar bat da. Laukizuzenezko ertza duen ate batetatik sartzen da bertara, eta hiruhilarri daude gordean, bi lurrean eta antzinako eserlekua zen tokian hirugarrena.Lurretik metro gutxitara zulatutako bi kobazulotxo txikiren zoruan ere, zenbait hilarri ikustenda, lurrean batzuk eta laukizuzen moduan horman zulatua beste bat.Hiru hutsarte hauetatik gertu kapera edo elizatarako balio zuen kobazuloa irekitzen da.Gutxi gora behera, 8 m. baino gehiago luzean eta 3 m. zabalean dituena, bere jatorrian elizanagusi oinarrikoa izango zen, absidea, kontra-absidea eta alboko aretoa zituena. Hondo-jotzebatek, ia eliza-barne osoa eta horman barrena doan haitzean tailatutako eserlekuaren zati bateraman zituen. Lurrean zulatutako hilarri bat dago. Agian harrigarriena, kanoi-ganga arkudunada, elkarren artean oso gertu eta azaleko inposta soil batetatik abiatzen dena. Absideak, berriz,ultra zirkulu-erdiko zorua duena eta oskolez estalia jatorrian, badu oraindik osoko aldarea (0,65x 0,38 m.) hormari itsatsia 0,95 m-tako altueran. Bertara, gaur egun oso gaizki gordea dengaraipen-arku bat zeharkatuz sartzen zen, bi eskailera maila igoz. Kontra-absidea ia osorik desagertuada baina, ultra zirkuluerdi oinarrikoa zela ikus daiteke. Horman, gangaz estalitako albokoaretora doan laukizuzenezko hutsarte bat dago. Areto honen zoruan bi hilarri ikus daitezkeeta beraren iparraldean, lurretik 0,50 cm-tara harrizko aulki bat (etzauntza?). Absidearenondoan, ia irakurri ezinezko idazkun bat dago eta absidean bertan, ebakidura finez marraztutakolatin gurutze bat.Lañora jarraikiz, aurrekoaren antza apur bat duen beste kobazulo-eliza bat dago: laukizuzenekooinarria, abside bikoitza eta alboko aretoa dituena. Zoruan zortzi hilarri zulo daude, neurrihandikoak batzuk. Absideak eta kontra-absideak ultra zirkuluerdiko oinarria dute, eta labe ganga,aurreko elizaren moduan. Garaipen arkuaren alde banatan ere horma-zuloak ikusten dira,eta iparraldera begira, laukizuzeneko oinarria eta kainoi ganga duen alboko areto bat dago irekia.Eliza hau garrantzi berezia duena da, ia inskripzio guztiak aurrealdeko horman, absidearenalde banakoetan eginik daudelako; kristau idatziak dira, krismoi bat aurrean dutenak baitira, etasantuen izenak adierazten dituzte (Atanasio, San Primitivo...) eta orate pro me lectores... eta antzekootoitz eskariak. Beste adierazpen batzuk ere ikus daitezke, beharbada sinbolikoak: gizairudi bat, lauhankako batzuk, hegazti bat eta abar.Aurreko hauen ondoan badira beste sei kobazulo ere bizitoki izanak diruditenak, ez garaberoien aipamena egiten geldituko, ez baitute ezer bereizirik azaltzen. Irregularra duen batekezik, beste guztiak zoru laukizuzena dute, sarbidea ere bai, sabai laudunak, ganga bat ezik, kanpoalderazenbait zulo dituztela eta hormatan zuloak, metxinalak eta artekak, espazioa zatitan banatzeko,eta ia beti zoruan hilobi zulo handiak.SANTORKARIA. Ibaiaren bestaldeko harea-harrizko haitza zulatzen duten Santorkariatara pasatuzgero, beste hainbat zulogune artifizial aurkituko ditugu (zenbaki zehatza adieraztea ez daerraza, izan ere, espazio zabal batzuk elkarren artean batzen diren kobazulo desberdin bezala harbaitaitezke), oso egoera desberdinetan gorde izan direnak.Basilika oinarria duen eliza bat nabarmentzen da besteen artetik, aurrez aipatutako Gabasetakoenantzekoa, sabai jaitsi batez estalia. Abside bakarrekoa da eta oinarria zirkular soila da.Baditu bere hutsarte txikiak, bere aulki edo esertoki luzea, alboko aretoan landutako horma-zuloak,eta hilobi zuloak zorua ia osorik okupatuz. 37Bada bereziki bitxia den beste kobazulorik, oso estua izateaz gainera harkaitzetik ia-ia zintzilikdagoen bat, sartu ere sartzeko modurik ikusten ez zaiona. Bere espazioa hilarri batekestaltzen du ia osorik; hori dela eta bizitoki bat ez dela pentsatzen da, hilarri bat baizik.Bere gertutasunagatik, Santorkaria multzo harrigarrienaren zati bat bezala hartu liteke hilobikobazulotxo hau, zeinaren osagaiak Monreal Jimenok deskribatu aurretik honela izendatzendituen: Sarbidea goian eta bi areto dituen kobazuloa; hiru aretok osatzen duten kobazulo korapilatsueta zaharkitua; desagertutako kobazulo apal beten hondar formarik gabeak; oso goian zintzilikatutakokobazuloa, eta azkenik eliza (?) multzoa, sarrerako aretodunak. Korapilatsu izendatutakokobazuloa, horrexegatik eta bere zabaleragatik eliza baten ideia iradokitzen badu ere,ez da erraza horretaz ziurtasunez konturatzea. Hirugarren bizitokiagatik aukera gehiagoz baieztatuda gauza bera, zeinetan, gurtza leku baten berezko zenbait liturgia gune banatzeko erabiltzendiren mailen bereizketa dirudien. Halaz ere, kobazulo hauek sakonki aztertu dituztenenartean ez dago batasunik, gune sagaratua izan zitekeenari buruzko iritzietan; izan ere ez da harri-94 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!