11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAFiguratiboen artean, maizenik azaltzen direnak, garai hartako zenbait aberek adierazten dituztenakdira: bisonteak, zaldiak, oreinak, elur-oreinak, basahuntzak, uroak eta abar. Ia inon ezda giza irudirik azaltzen.Figuratiboak ez direnen artean ugaritasun handia dago, ia beti nekez ulertzen direnak. Luzerazkolerro soilak, sigi-sagako okerrak, ondulatuak, izar irudizkoak, hiruki itxiak, erronboak, obaloak,laukizkoak, eta abar.Haitzetako arte lanen daten arazoa konpontzeko bide eraginkorrak bilatuz, prehistorialariekarte higikorrarekin harremantzeko ahalbideak azaldu izan dituzte beti, hauek datatzea errazagoabaita, aztarnategiko geruzetan, delako geruza datatu dezaketen beste gai batzuei loturikazaltzen baitira eta ondorioz berauek ere datatu.Haitzetako irudiak aldiz, aztarnategiko geruzetatik aparteko hormetan aurkitzen dira, margotuala grabatu zituzten artistak, Goi-Paleolitiko edozein garaitakoak izan zitezkeelarik. Hortikdator bada arkeologoek eta hauen artean, Henri Breuil ospetsuak, betidanik bi arte moduhauek harremantzeko izan duten interesa. Baina, metodo hau oso eztabaidatua izan da. Bi artejarduera hauen arteko kronologia paraleloak ez du ia inoiz ziurra izateko bermerik eskaintzen.Desberdintasun hau, ziurrenik honegatik emango da, alegia, plastika adierazpen hauen izaera ezdela estetika sen hutsezko emaitza, baizik eta gaurdaino ziurtasunez ezagutzen ez diren arrazoisakonago batzuen ondorioa. Guzti honek pentsarazten du arte higikorraren eta haitzetako artearenhelburuak eta asmoak desberdinak zirela.Aldiak, estiloak eta kronologiaHala ta guztiz ere, arkeologorik ospetsuenak paleolitiko artearen zenbait zatien ezaugarriakzehazten saiatu dira, kronologia prozedura bat finkatzeko balioko zuen moduan. Henri Breuilizan zen sistema bat gauzatzen saiatu zena. Argudio tekniko eta estilistikoetan oinarriturik, biziklotako prozesu bat asmatu zuen, auriñako-perigordiensea eta bestea solutro-madeleine aldia.Egun, prehistoriagileek André Leroi-Gourhan-en irizpidea onartu nahiago izan dute, alegia,“oinarrizkoena ez da beti antzinakoena izaten”, eta orokorrean prehistoriagile ospetsu honekfinkatutako sistema jarraitzen dute. Horretarako ez zen haitzetako arteaz bakarrik baliatu, baitaarte higikorraz ere.Leroi-Gourhan, estiloaren zenbait egituraketa faktore hautatzetik hasi zen; hain zuzen ere,kokatze, konposatze, artikulatze eta animazioan. 1 Segida honi, beste bigarren mailako osagaibatzuk erantsi zizkion. Eta guzti hauez baliaturik, ehunka arte muestren ikerketari aplikatuz eta“ez figuratibo” artearen lehen denboraldi bat ziurtzat hartuz, lau talde edo estilotan zatitu zituen:I. Estiloan (Auriñaciensea, K. a. 30.000-27.000) oso mugatutako segida duena, estilo zakarrekosexu ezaugarrien irudi eta sinboloena.II. Estiloan (Solutrensearen hasieraraino iritsiko litzatekeena, 25.000-18.000) giza eta animaliairuditxo eta arte higikorretan aberatsa den aldia (Isturitzeko kobazuloa); hormetako arteziurraren lehen lanak azaltzen dira, naturalista joerakoak eta estilizazio alderakoak besteak; irudiak,animaliaren lepoa eta bizkarra eta bere espeziea ezagutzeko xehetasunak adierazten dituenmarra guztiz oker baten gainean eginak daude; adar eta adajeak guztiz ertzetaka edo aurrez aurre(“perspective tordue”) adierazten dira, eta behealdera xehetasunak desagertu egiten dira.III. Estiloa (Solutrensea eta Erdi-Madeleine aldia, 17.000-13.000) II. goaren ezaugarri batzukgordetzen ditu, baina teknika landuagoarekin. Zaldiek gorputz luzaska dute (Ekain). Bisonte,zezen eta ahuntzetan aurrealdearen lodiera handiagotu egiten da; hankak oso xehetasunhandikoak dira, apoak eta hatzazkalak ere markatuak, baina normalean motzak dira eta horrekanimaliak altura txikikoak eta lodiera handikoak bezala azaltzen ditu (batzuetan, horregatik hitzegin izan da puztutako animaliez). Adar, adaje eta azkazalak perspektiba desberdinetan azaltzendira, baita “perspective semi-tortuen” ere.IV. Estiloan (Azken-Madeleine aldia, 13.000-9.000) irudien ertza argazkietako errealitatearengertukoa da, zenbait ohizkotasuneki: adar, adaje eta hatzazkalak perspektiba arruntean adieraziakdaude eta irudiak lantzeko moduetan kodifikazioak azaltzen dira eta abar. Gutxi gorabehera, % 78 paleolitiko haitzetako arte lanak aldi honetakoak dira. 218 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!