11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAZoritxarrez, beste nekazal etxaldeetan zegoen arkitekturazko apainketa eta arte baliozko zenia guztia galdu egin da ager vasconum-en: San Esteban eta Los Villares de Falceskoetan, Funeskoaztarnategian, Xabierren Gaztelukoan, Sadako Villa del Cerrao-koan, Unxeko SanMartingo Santa Kurutzen, Gillipienzon, Mues-en, Irunberrin eta abar.Hala ta guztiz ere, “Arronitzeko eta Liedanako El Ramalete baskoinen hiribilduek, Hispaniakogainerako beste hiribilduetakoen aldean ez dute meriturik falta; eta ez eta kanpokobehe-inperioko hiribildu gehienetako mosaiko eta hirigintzagatik ere, beren jabeek maila on batiritsi izanaren lekukoa izanik”. 25• Formen eta estilistikaren aldizkakotasunaErromatarren garaiko mosaikoetatik ikusten joan garena laburtuz, egiturazko eta estilistikoarenikusmoldetik hiru garai aipatuz laburbildu daiteke.- Mosaikorik zaharrenak, errepublikar garaitik Seberoak arterainokoak, sarritan opus signinum-ekoakPompaelo, Casa eta Andelosen aurkitutakoak, esate baterako, egitura aldetik soiltasunhandia azaltzen dute eta tesela zuri beltzez eginak dira.- Beranduago tetrarkiaren agintepean, jauntxoak beren lursailetara joaten dira bizitzera eta, Nafarroanbeste tokitan bezala, etxaldeak margo ugaritasun aberatsezko mosaikoez edertzen dituzte,Ramaleten (Tutera) eta Liedanan ikusten ditugun bezala.- Azkenik, Behe Inperioan, III. mendeko krisia gainditurik, mosaikoek irudizko eszena ugari(ehizak, mitologiako gertakariak, eta abar) eskaintzen dute, hauetan ekialdekoen eragina etaagian zuzenago Afrikarrena, argi sumatzen dela. 26* * *Arkeologiak Baskonian, eta batez ere, gaurko Nafarroan, zeruertz zabal baten ikusmira dauka.Benetan izan zenarekin alderatuta, arkitekturan eta hirigintzan batez ere, oso gutxi da aurkitudena. Gabezia horren kontrastean, hiri eta etxaldeetako aztarnategietan lurpetik ateratzen joanden etxeko gauzen ostilamenduaren ugaritasuna eta kalitatea handia da.Horma-marrazkien aztarnakGaur egun erraza zaigu ulertzea, erromatarren garaiko apaingarritako marrazkigintza muestrabatzuk, bai Baskonian nahiz beste Penintsula eta Inperioko lekuetan, mosaikoetan erabilitakoteknikari esker, gaur arte iraun izana, eta baita hormetako marrazkigintzari buruz ezin aritua ere,aztarnak gutxi direlako.Arabar lurraldeko hormetako marrazkigintzari buruz Iruña/Veleia eta Cabriana eta Arkayaherrietako bezala finkatu izanak, marrazki hauek, gelaren batzuetako sabaiak, hormak eta zokaloakapaintzen zituztela ziurtatzen digute gutxienez. Tenplea zen teknikarik erabiliena.Sabaiak, ertzetan lerroketa zuzenak marraztuak zituzten kasetoi karratuez apaintzen ziren,zirrinda modura zentrokide ziren zirkuloez erdiko lore-handia inguratuz gordean zutelarik. Angeluguneetan hosto hirugingildunak margotzen ziren, lirioak eta geometriazko beste zenbait,margotuak, gorria eta beltza nabariena. Zokaloetan erabiltzen ziren margoak hauexek ziren. Hormetakoinongo apainketetan ez da giza irudirik edo jada ezagunak ditugun mosaikoek azaltzendituzten antzeko eszenarik agertzen. 2774 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!