11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. LEHEN ARTE ABSTRAKTOAHorrela, “berreraiki” ahal izan dira herrixka zeltiberiarrak, defentsarako egurrezko edo harrizkohesiez inguratuak eta hormaz eraikitako etxeak, egurrezko armazoidunak. 18 Horregatik,aipatutako leku hauetan, geroztik etorritako herriek okupatzearekin, aztarnak oso nahasian azaltzendira eta kronologia ziur bat erabakitzea zaildu egin da.Lastra, Atxa, Intxur, Maruelaza eta abarretako kastroetan, nahiz Nafarroako beste batzuetan,zaharrenetakoak Oro, Henayo, Barrio eta abarretan berriki burututako ikerketek, espazionaturalen arabera eraikitzen ziren etxebizitza eta hirien ereduen izaera iradokitzen digute etabaita unibertsalki onartuak diren beste datu batzuk ere. Harria, zohia, lurra eta egurra dira jadanikeraikuntzako osagai nagusiak. 19• Bi herrixkaLA HOYA. El Torreon deituriko leku batetan, Biasteritik (Laguardia) oso gertu kokatutakoaztarnategia, oso garrantzi berezikoa izan da.Antzinako Beroien lurraldetik gertu dago kokatua, Kantauriko mendizerraren oinetan, etaez Ebrotik oso urruti. Lehen miaketak 1935.ean hasi zirenetik eman zitzaion La Hoya izena.Ondorenean arkeologo desberdinen eskutik ikerketa lan batzuk burutu ziren, 1973.az geroztikArmando Llanos izan zelarik alorreko lanen zuzendaria. Ikertzaile honek zuzenduriko 18 kanpainenondorioz, aztarnategiko hiru alderditan eta maila desberdinetan hiri gune garrantzizko bataurkitu izan da.Indusketei esker, herrixkaren gutxi gora beherako antolaketa “berreraikitzea” posible izanda, 4 hc-tako zabalera duen espazio baten inguruan 360 m. tako esparru hesitua.Etxebizitza mota ere berreraiki ahal izan da: solairu laukizuzen bat, ia trapezio-formakoa,hasieran egitura guztiz egurrezkoa eta erdiguneko zutoinen gainean eutsitako sabaia. Zutoinakeusten zituzten zuloen eta harrizko zirien seinaleak guztiz identifikagarriak dira, ertz askokopoligonoen gorpuzkerazko egitura hauen forma zehazten lagunduz.Espazioaren erabilera handiena hesiaren ondoko ingurumenean gauzatzen da, lehen aldi batetanerdiko espazioak ia erabat libre gelditzen direlarik, gerora guztiz betez.- Lehen betetze hau K.a. XIV-XIII. mendearen inguruan koka daiteke, etxebizitzen aztarnekerakusten dutenez. 20- Bigarren aldi bat etxebizitzak harrizko zokalo gainetan altxaturikoak eta egurrezko armadurazestaliak izatearen ezaugarria duena dirudi.- Hirugarren aldi batek jarraitzen du, eraikuntzak harrizko zorua duenekoa.- Bada laugarren aldi bat zereal-nekazaritza baten sarrera indartsuak eragindakoa izan zitekeenaeta ongi antolatutako sare formako arkitektura moduan, erdiko espazioa zeharo okupatuzzentzu estetiko nabariaz iztukatu eta margotutako hormekin azaldu zena.Etxebizitzen barruan badira haurren erritozko ehorzketak ere, gure Herrian oraintsu arteiraun izan duen ohitura delarik, etnografiazko lekukotasunen arabera.NAFARROAKO KORTESAK. Garrantzi berdinekoa, harrigarrizkoa ez esateagatik, 1946.ean NafarroakoKortesetan, Alto de la Cruzeko herrixken aurkikuntza eta ondorengo miaketak etaberreskuratzeak izan dira. Agi danean zenbait kokaleku edo auzoen aztarnaz osatuak ziren mendixkaartifizial honen azalera zabaleko lau alderdi gainean Blas Taracena, L.Vázquez de Parga etaO.Gil Farrésen 21 lanak aberastasun handikoak izan dira euskal-zeltiko habitataren ezagutzeko.Corteseko herrixka Brontze Aroaren (K.a. 850) azkenaldian, gutxienez 500 bat urtetakoaldian luzatua izango zen, eta ez zituzten falta izango suteak, suntsiketak eta berreraikitzeak.Corteseko herrixka konplexua, etxebizitzak paraleloan zituen auzoetan antolatzen eta osatzenjoan zen. Lurrak eskaintzen zituen osagaiez eraikiak: lastoz eta uholde haraneko lurrezosatutako zohiez eta Ebro behe terrazatan oso ugari diren azalgabetutako pinuez eusten zirenetxeak egin ziren. Etxebizitza hauek, irudikatu ditzakegunak baino konplexuagoak ziren, izanere, gela nagusiaz gainera bazituzten sotoa eta jakitokia; ostilamendu izugarria aurkitu zaienetxeak dira, bestalde, kokamen batasun bati erantzuten dien kale luzeetan antolatuak etamehelinezko hormak. Auzo bakoitza batasun bat zen, zeinak autoritate baten osaketa eta ohituretaneskubide tinkoa iradokitzen duen talde ahalegin bat adierazten zuen. 22EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!