11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAEskuratutako lurraldeen aginpidea Diego Lopez de Haroren esku utzia izan zen (1170-1214), Nabas-ekogaraipenean eman zuen laguntzarengatik Gaztela eta Errioxan zituen gaztelu batzuez gain, Durango,Enkarterriak, Balmaseda eta Orduñako aginpidea ere jaso zuen; delako herri hauek feudalizatze bidebatean zihoazen eta gaurko Bizkaia dena izatera iritsiz Diego Lopez de Haro jaunaren agintepean geratuziren Gaztelaren eskumenean.Gaztelarren aldeko historialariek (Garibai besteak beste) gertakizun hauei sarraldi militarraren izaeraemateari uko egiten diote. Gasteiz elkartzeak garrantzi ekonomiko handia zuen, izan ere OzeanotikBurgosera hedatzen zen ekonomi gune baten osaera errazten zuen.KULTUR OIHARTZUNAK. Batze honek elizaren administrazioan ere isla izan zuen eta ondorioz garapen kulturaleta artistikoarekin lotura estua zuten elizaren gune eta eraikuntzen antolaketan ere bai. Horrela, XI.mendean Armentiako gotzaindegia desagertu egin zen Kalagorriren mesedetan. Jaun nobleak, Gaztelakoerrege Fernando Santuaren laguntzarekin, Lopez de Haro V.etik hasita, ederki baliatu ziren elizenbehin-behineko agintea eskuratzen. Familia nobleetan (patronato) zaindari eskubidearen sistema horibereganatutako eskubide bat bihurtu zen.Hemen azpimarratu nahi dena zera da: euskaldunek eta nafarrek iparpirinioetako botereekin bateginik jokatu zuteneko gertaera politiko eta militar guzti hauek Baskonia zaharra estatu europarretakokultur mugimendu handian sartzea eragin zutela. Nafarroa ezkon loturen bitartez jada irekia zen XI.mendean Europara. Erromes bideak sortuak zituen gainera Santxo Handiak bere estatuetan zehar.Europar garbitasun hau indar handiagoz sumatu zen Alfontso Borrokalariaren garaietan. Bera izan zenBaionatik Iruñerako ibilbidearen sortzailea eta bere Gurutzadetako politikak Pirinioen alde biei komunikazioaerraztu egin zien. 1108.ean Gurutzadara abiatzekoa zen Toulouseko Konde Bertranen bisita jaso zueneta errege aragoarraren zaintzapean bere agintepeko hiri batzuk utzi nahi zituen. Antzeko arrazoiakzituen Béziers bizkondeak ere Alfontsori feudoan eskuratzeko bere hirietako batzuk. Eta, lehen esan bezala,ez ziren gutxi izan Zaragozaren setio eta ondorengo bereganatzean parte hartu zuten Akitaniako, etabaita Normandiako nobleak ere.Gartzia Berrezartzaileak bere estatu propioen defentsan buru-belarri saiatu behar izan bazuen ere,bere seme Santxo Jakituna bere alaba Ingalaterrako errege Rikardo Lehoi Bihotzarekin ezkonduz Frantziaeta Ingalaterrako arazo dinastiko eta politikoetara oraindik ere gehiago ireki zen. Iparpirinio aldeko Baskoniarenzati bat 1451ra arte ingelesena izango zen eta Iruñeko erreinuak 1234an frantses dinastia batenagindupean bukatuko zuen.132 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!