28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ni ara joaten nintzanean, ollasko otzarekin

ase ta mai-punta baten jarri ta lo egin

oi zuan; mostradorean egon izan zan beste

batzuetan. Jendea segiran etorri ezkero,

ondo; baña, bestela, loarekin gaizki ibilli

bear arek.

Korrika ere jokatu zuan Azpeitiko plazan

beste tabernari batekin. Azpeitiko Kojuaneko

tabernaria zan bestea. Ura ere eun

kilotik-eta gora izango zan. Galtza motzakin

jokatu balira, jende geiago joango zan

ikustera; baña apenas izango zan joko aundirik.

Elizaldek galdu zuala aditu nuan nik.

Iturzaeta orrekin bertsotan egin izan

nuan nik. Ez dadukat gauza aundirik gogoan,

baña batean onelatsu izan bear zuan

berak bota zidana.

Iturzaetak:

Nere barrenan senti dedana

esango det beriala;

au, badakizu, ixildu eziñak

esan arazten diala:

ez al dakizu zure ama ta ni

lengusu egiten gerala?

Orrek esan nai du aurrekoak

anai-arrebak zirala.

Uztapidek:

Zuk diozunez, nere amakin

lengusu egiten zerade;

kontu orretan zu ta ni ere

txit aide urrak gerade;

mundu onetan ezjakiñian

asko egoten dirade,

bere egizko iturburua

nun dan enteratu gabe.

Berríz plazara

116

Iturzaetak:

Nik uste nuen bazekizula

Iturzaetaren berri,

beiñere olako albisterikan

ez al dizute ekarri?

Gaurko egunian ezaguerak

eman dizkagu alkarri,

urrengo baten nere ondora

beldurrik gabe etorri.

Uztapidek:

Orain artian zure berririk

iñork etziran ematen,

neronek ezer ez nekiela

zu asi zera esaten;

lagun onaren bildurrikan nik

sekulan ez det izaten,

au esaten det ez dakitenak

seguru jakin dezaten.

Beste baten, berriz, bertso au kantatu

nion nik:

Parentelakin ez naiz izandu

gaizki portau zalekua,

jan eta edan ondo egiñaz

eztegu igualekua;

iñoiz edo bein juaten bazera

ni bizi naizen lekua,

ardi gizen bat badaukagu ta

kenduko diot lepua.

Gutxi gora-bera orrelatsu izan ziran

gure bertso oiek, eta ura orrelakoxe gizona

zan. Ildakoan asko ondutzen omen

dira; baña, bizirik zan arte ere, ona zan

ura.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!