28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

dakit zintaren bat an ere egongo zalako, edo

beti gai ori zualako, edo oiek ere batzuetan

falta egiten zutelako, edo zergaitik. Baiña

aurreneko bertsoa olaxe bukatu zuan:

Gabiltzan lekun al degun dana

beti oi degu eskeiñi,

baiña naigo nun ez bazendute

gai-klase auxe ipiñi.

Beste batean, gai auxe zuten: bat baserritarra,

oilloak arrapatu zizkiotena; bestea,

guardiazibilla; eta irugarrena, Uztapide,

ijitoa; eta badakizute ijitoak zer fama

duten edo zuten.

Orain ez dira leen ainbeste ikusten. Izan

ere, danak kotxean gabiltz eta gauzak asko

aldatu dira, eta amaika sesio jarritako baserri

ondoetako oilloak ere bai, azkenik,

geienak izkutatu dira, guk oraindik libre

darabilzkigu baiña.

Uztapidek, ijitoak, guardiari auxe bota

zion, berak ere oso gogor artu zuan da:

Egia da: gu ijito gera,

ijitotatik irtenak;

baiña, guardiak, zuek zerate

naiko gizon nabarmenak.

Oraindikan gazte sasoikoak

eta gorputzez lerdenak,

kolpeik jo gabe bizitzearren

orruntz sartu zeratenak.

Seguran, San Juanetan, Uztapide eta Basarri

ogeitaka urtean izan ziran San Juan

egunez.

Neronek ere kantatu nuan aiekin batzuetan;

eta, orduko bertso-saio geienetan

bezela, goizean San Joan ere puska bat aitatzen

zan Seguran.

Beste errietan berdin: zein santu edo santa

zan pestak ospatzen ziran eguna. Izan

Manuel Olaizola "Uztapide"

403

ere, itzak ondo pentsatuta egin bearra zegoan

agintari edo apaizen aurka, eta aldian

broma batzuekin naastuz saioa osatu.

Ontan, Basarri aurrelari aparta zan, eta or

ari ziran ia Jesus bera bezin aundia zala

San Juan eta abar. Izan ere, gu kristau egiten

gaitun bataioa Jesusi berak eman ziola

eta abar.

Ala Basarrik galdetu zion Uztapideri bietan

zaarrena zein zan bai al zekian. Eta Uztapidek

onela bukatu zuan:

Nola arraio galdetzen didak:

"Bietan zarrena zein da?",

San Juanetatik Gabonetara

zer alde dagon jakinda?

Egun au bera igual izango zan. Orduan,

bertsolariak egunez kantatzen zuten lekuan,

gauean lotan ere bertan gelditzen

ziran. Lotan edo gaua, beintzat, bertan

pasa, eta bertsorik onenak orduantxe izaten

ziran.

Batean, gauean, ordu txikien asieran ia,

Basarrik oierako gogoa ordurako eta bertso

bikain bat onela bukatu zuan:

Naiz ta askotan festa-egunetan

oiari izan gorroto,

pertsona ez da iñun iza ten

oiean baiño obeto.

Eta Uztapidek:

Ik konfiantza aundiak dauzkak

Basarri, oiarenak,

baiña il ere an egiten dituk

gure aldeko geienak.

Azken itz auekin zalantza daukat: gure

aldeko geienak esa n ote zuan, ala mundu ontako

geienak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!