28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bein gora joan ezkero, toki zoragarria

da an, Urkiola buelta artan. Ango pagadi

eder aiek! Nunai soñu-jotzallea ta nunai

duntziñeroa! Ango mendien edertasuna!

Ango pago-o sto eder aiek!

Emen palazioai-eta jardiñak antolatzen

jarduten dira. Ez dago pagadi ederra

baño jardin ederragorik. Aren ondoan

alfonbra ederra izaten da. Berdin

gabeko itzal ederra ere berekin du pagoak.

Urte-garaia ere ala iza ten da San Antonio

eguna. Zerbaitegatik jarrita egongo

da egun orretan Urkiolara joateko oitura.

Mañari aitatu dedanean, gogoratu

zait Alberdi bertsolaria. Eibarren ikusi

nuan txapelketa batean, eta oso guregandik

desberdin egiten zuan arek. Bertsoa

asi ta bi puntu rima batekin egin;

eta, beste biak egiteko, aldatu egiten

zuan rima. Aiek ala izango zuten oitura.

Bizkaian badira Pujana bat eta Balentin

Enbeita bera ere; guk baño rima lasaixeagoa

ibiltzen dute jeneralean.

Ez det esan nai orrekin bertso txarragoa

antolatuko dutenik. Rima zenbat eta

lasaiago ibilli, orduan da geiago esan diteke

bertsoan. Ori nola lenengo oitzen

dan iza ten da. Orain gu, zarrak beintzat,

ezin giñezke aldatu, na ita ere.

Abadianon ere izan giñan bi edo im

aldiz. Batean Basarrirekin, bestean Zepairekin

eta bestean Saiburu zarrarekin;

eta Angiozarko Pelis ere an zan danetan.

Batean gertakizun bat ere ikusi nuan.

An San Blasetan iza ten giñan, eta abere­

-periak iza ten ziran.

An peria ikusten genbiltzan, eta alako

baten or ikusten degu jendea dana ijito

bati makillakin Kristorenak ematen.

Zer ote zan eta, kartera lapurtzen bati ari

Berriz plazara

282

zala, besteak ikusi. Jo garrotearekin, eta

eskuan zeukan kartera kendu omen zion.

Lenengo bat asi jotzen, eta gero jiran

makillak zituzten danak. Ango egur­

-otsa! Lurrera erorita ere, etzioten utzitzen.

Alako baten guardiazibillak kendu

zioten. Etzan asarre ura, guardiazibillen

eskuetan jarri zanean, bes tela antxe garbituko

zuten da.

Aiek kartzelara eramango zuten; baña

im egun barm libratuko zuten, da berriz

ere lengo opizioan saiatuko zan ura.

Aspe-Marzanara ere joaten giñan. Basarri

ta biok izan giñan ano García Ariño

anaiak orkoxeak dira.

Elorrion ere bai; iza ten giñan. An

euskal pesta zanean iza ten giñan; arri-jasotzalleak,

aizkolariak eta orrela iza ten

ziran, gu joaten giñanean. Au Azkarate

pelotariaren sorterria da

Bein batean, Kortaberri Mendarokoa

eta Motrikoko Txurmka ikusi giñuzen

joko estua jokatzen. Txurmkak irabazi

zuan, baña naikoa lana k baziran ano

Bertako aizkolariak ere ikusi izan ditugu

ano Egurra lurrean bueltaka artuta

ebaki egiten zuten aiek ere. Egur txikiak

ziran, da ari eskerrak.

Zeanurin ere iza ten giñan. 1m bat aldiz

izango giñan an ere.

Batean, oraindik gogoratzen naiz,

emen jeiki Jaungoikoak nai zuan ordutan,

da, ara joan giñanerako, ala ere berandu.

Meza berriren bat izan bear zuan;

da, gu iritxi giñaneko, amabiak urrean

izanga ziran. Gu iritxi-zai zeuden bertsotan

jartzeko: gotzai jauna zai zegoala

gu bertsotan ikusteko!

Joan gera, ba, balkoi batera ta an zegoan

gure gotzai jaun ori. Emen artuta-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!