28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eta Uztapidek:

Anoeta-ko pelota-plazan,

Urteberri egunean,

arriturikan gelditu nintzan

lenengo begirunean.

Lau milla eta geiago euskaldun

an ikusi nitunean,

pentsatu nuen oraindik bizi

giñala zorionean.

- Txapelketa asi aurrez uste al zendun

lendabiziko ateratzerik?

Uztapidek:

Ni Urteberri egunez nengon

ziaro kezkaz betia,

errexa baita eskutan dana

besterengana joatia.

Ta bertsolari gazte batzuek

oso bizkorrak baitia,

ez nuen uste aurten txapelik

etxera eramatia.

-Bertsolaritza indar aundia artzen ari

dala esango nuke. Zer derizkiozu?

Uztapidek:

Geldi egonda ez dago ezer,

beti zerbait lanetikan;

gaurko gazteak ikusten ditut

oso bid e onetikan.

Landare onak sortutzen dira

Euskalerri danetikan,

bertsolaritza indartzen ai da

gu gazte giñanetikan.

-Eta, azkenez, oraingo bertsolari gazteen

artean gaitasun, trebetasun edo egokitasunik

badagoala uste al dezu?

Manuel Olaizola "Uztapide"

409

Uztapidek:

Bertsolariak len bakar giñan,

gaur baditugu jabeak;

umezurtz gis a ez gera bizi,

gurasorikan gabeak.

Gaurko gazteak daude lanean

egokiak ta trebeak, '

bertsolariak ikusten dira

gero ta gero obeak.

Príncipe de Viana, 1975, 112

zenbakia.

Euskalerrian zear bertsolari billa Hernandorenak

izenpetzen duen idazlanean, Baxurko

zenaren berri ematen zaigu, eta bai

Urruñan egin zítzaion omenaldiarena ere,

1958-ko apirílaren 4-an. Omenaldi horretan

jokatu zen gero Parisera bertsotara joango

ziren lau bertsolarien saílkapena. Partaideek

Baxurkoren izenean bertso bana kantatu behar

izan zuten Urruñan. Hona hemen Uztapiderena:

Nik e Baxurko aipatu nai ta

ezin det pentsatu nola;

gizon zuzenagorikan beintzat

ez leike izan iñola.

Zuzenarentzat dago zerua,

denak begira gora;

ia gu ere juaten geran

Jaunaren beran ondora.

Deia, 790 zenbakia.

Ondarroako Aguztin Zubikaraik Uztapidek

Antonio Arrue zenari emandako bertso

bat dakar. Udaberriko zizei buruzko bertsoa

da.

Ziza zuria udaberrian

lenbizi etortzen dana;

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!