28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

-Nola dezu izena?

-Bixente -esan nion.

Asi zan kantatzen. Bukaera eman zion:

Bertso batzuek gaur kantatuko

al ditugu, ba, Bixente?

Nik ere beti izan det trago batzuk eginda

erreztasun geiago lan ortan. N ola

geunden ondo meriendatuta, pozik asi

nintzaion, jakiñik lagun ona neukala. Bertsolari

onak bidea irikita uzten du; eta txarrak,

itxita. Beintzat, saio ederra egin genduan.

Bera asi zan, da nik ez nuan ixildu

nai. Segi, al nuan arte!

Etorri zan beste kalean taberna zeukana,

norbaitek esanda Uztapide bertsotan ari

zala. Neregatik etzan etorriko, noski. Egon

zan biori entzuten eta esan zion:

-Nere tabernara joan gabe ez alde egin!

Azpeiti aldekoa zala uste det etorri zan

ura. Noizbait bukaera eman zion, eta nik

ere bai orduan.

Eta esan zidan:

-Zu, gu genbiltzan tokian gurekin ziñan.

Nik uste nuan bertsozalea ziñala eta bertsolaria

izan! Gaur arte ez dezu zuk nere

aurrean kantatu.

-Bai. Ala da. Beti izandu naiz deitu gabeko

lekura sartzen ez naizena.

Bere gogoa bete arazi nion. Uztapide beti

izan zan ateak zabalik uztea gustatzen zitzaiona.

Emandakoa artuko zuan; baiñan

ateratzeko gozatu ederra emango denei.

Berriz noiz etorriko uzten zituan denak.

Alaxe utzi zuan bodegoiko Martin.

Bere gogoa egiten nik lagundu niolako,

gustora gelditu zan Manuel. Bai bes tea ere.

Denok etxera eramateko tasisa jarri zigun.

Esan zion:

-Ok eraman bakoitza bere etxera, eta

bueltan etorri.

Manuel Olaizola "Uztapide"

339

Alde ederra dago lagun batzuekin ibili

edo besteekin tokatu. Martin agurtuta, atera

giñan kalera. Manuelek esan zigun:

-Beste ortan sartu bear degu.

Tasista ere gurekin genduan. Atean azaldu

giñanean, asi zan tabernaria parrez, zer

nai genduan esanez.

-Ardo pixka bat -esan zion Manuelek.

Aparia emango zigun pozik, bertan gelditzeagatik.

Zer suerte zan gizon arena!

Denak Uztapide kantatzen ikusi nai. Ain

zan apala eta biotz onekoa.

Laster atera giñan. Sartu kotxean da gu

A1tzako Elkartera leenengo. Manuelekin

Oiartzuna gero. Orrela bukatu genduan

egun ura.

Oiartzuna bixitaz

Gero, nere lagun Bibiano azken urteetan

medikuak asko ibiltzeko agindurik zegoano

Egunero sei kilometro gutxienez. Bere

oitura artu zuan gaixoak bixitatu. Laguna

nai ibiltzeko. Egun batean deitu zidan ea

Manuel ikustera joango giñan. Deseatzen

nengoan da nola esan ezetz?

Beste bat, Manuelen laguna, alkarrekin

lanean ibilia, ura ere etorriko zala, Loiolan

topoa artuta; eta or artuko genduala Oiartzungo

autobusa. Urrengo egunean jexteko

Errerara amarretarako.

Ala joan nintzan. Bibiano an zegoan txintxo.

Itxoin genion besteari, topoa etorri arte.

Autobusa etorri zanean, sartu ta Oiartzuna.

Plazan gelditzen zan. Andik Ergoien

baillarara oiñez.

Deituta zeukan joango giñala. Zai zegoano

Bere emaztearen aizpak zeukan tabernan

billatu genduan. Tabernatik aparte

zeukan gela txiki bat, polita. Antxe jarri giñan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!