28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

irakurtzen ari giñan; da uraxe ikasi genduan

bai ondo, ta komunioa egin genduan.

Nik, sei urte nituaneko egin nuan. Besteak

ere alako moduan ibiltzen zirala uste

det. Orduan, komunio txikia esa ten zaion

ori egin da pakea iza ten zan. Komunio

aundia egiten gero asi ziran, amabi urterekin

da orrela.

Jolasak ere bagiñuzen: erre-katian da

orrelakoak. Bi edo iru jarri erretzen. Ikutu

egin bear izaten zitzaien, bildu arbola batera

edo orrela, ta an jarri soka luzean.

Libratzea ere iza ten zan: erre gabe zeudenak,

danak an ibilliko ziran bueltan; sokari

ikutu ezkero, libre izaten zan soka

dana. Soka umeakin egiten zan, eskua batak

besteari emanda.

Pelotan ere ibiltzen giñan zelaiean. Ziarrera

esaten genion. Erdian arraia egin da

arraia pasa bear iza ten zan. Guk ez genduan

frontoi bearrik izaten. Orain fubolean

ibiltzen da ala. Orduan ez genduan guk

baloirik ezagutzen.

Arruara jetxitzen giñan, bai guk poz

ederra! An bazegoan, ba, frontoia! Ez giñan

bereala aspertuko, guk ura libre arrapatzen

bagenduan. Antxe bai gozatuko giñala!

Etzan izugarria izango frontoia ere;

baña, gu an zelaiean ziarrera oituta, beste

grazi bat izaten zan, frontoia txarra izanda

ere. Guretzat etzan frontoi txarrik orduan.

Tikili-takuluak ere iza ten giñuzen, ba, ta

aiek ziran onak! Intxusari muna atera ta

trapoarekin takoak egin. Zeñek baño zeñek

obeak eukitzen giñuzen takoak. Gogortu

ta luzaro ibillitakoak obeak iza ten

ziran. Tira ta atzera billatu egin bear, al bazan

beintzat. Tako onak eukiko giñuzen

pare bat edo iru bat, eta soldadua gerrarako

baño obeto preparatuta egoten giñan

gu.

Berriz plazara

42

Gure lagun batek beti tikili-takuluak

onak izaten zituan. Eskolatik etxera gentozela,

batean, basarri baten ondoan 0110-

-mordo aundia zegoan, da ura beti ixilik

ibilli oi zan, gure lagun ori, alegia. Beti

egingo zuan zerbait azioa, ta tiratzen du

olIo-pilla ortara; sartzen dio bati ipurdiko

luma tartean takoa ta aren karraxiak 0110ak!

Ura mogitu zanean, baita besteak ere

danak. Guk jarri genduan an eskandaloa.

Bai; guk ere andik aldegin bear izan

genduan aguro. Etxeko andrea bes tela

etzan aterako gozoa; etzan ondradu oietakoa

ere. Arrazoi pixka bat ere bazuan orduan.

Etxe-buelta itxia izaten zuan; kurioso

eukiko zuan ark. Gu urrengo egunetan

antxe pasako giñan beldurrak, baña etzigun

beñere ezer esan, da gu konforme gelditu

giñan.

Burrukan ere ibilli oi giñan, da benetan

gañera. Irutik bira iza ten zan gure burruka,

erdian arraia eginda. "Bat, bi, iru!" ta

eldu orduan. Anka arrapatzen bazan, suertea

iza ten zan. Berdin samarrak baziran,

beintzat, derrepente botako zuan ark. Anka

arrapatzen ez bazan, gerritik edo orrela, ta

burruka berdiñagoa izan oi zan orduan.

Pena iza ten zuan azpira joaten zanak.

Txori-kabiak billatzen ere ibiltzen giñan,

da billatu ere bai. Gu umeak giñanean,

an baso aundiak ziran, da txori asko

iza ten zan. Nik billatutakoa beste batek billatzen

bazuan, ori izaten zan txarra. Begiratzera

ginjoazenean ere, zer kontua eukitzen

genduan! Iñork ikusi gabe ta ezkutuan

ibilli bear.

Umea olakoxe ilusioakin bizitzen da.

Umetako gauzak akordatuta ere, parrez

egoten naiz askotan.

Arbola luzeak ere iza ten ziran batzutan,

da aietan beleak eta zapelaitzak eta

orrela egiten zituzten. Igo egin bear ara.

Ni ez nintzan oso motela. Luzean da naia-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!