28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sebastian Salaberria

Ernani

Martuteneko baillaran, orain berrogei bat

urte, Agorrillaren 24-an, Ama Birjiña Mesedetakoaren

egunez ospatzen zituzten

festak.

Uztapide zana bein baiño geiagotan izan

zan festa oietan bertsotara etorria; eta batean

onako bertso au kantatu zuan, leenengo

agurra kantatzerakoan:

Bertsoak kantatu nai giñuzke

ta ez dira erteten berez;

zerbaiten ere laguntza bear,

gu geren gisa ezer ez.

Biotz-biotzez eskatzen dizut,

Ama Birjiña Mertzedes,

konbeni bada zure laguntza

eman zaiguzu mesedez.

Dalako festa oien antolatzaille bezela, ondoren

aipatuko ditudan bi gizon auek izaten

ziran geienetan: Ramon Odriozola -Ramon

Exkerra esa ten zioten izenordez

bezela- eta bere illoba Manolo Aiesta, biak

Martutenekoak.

333

Festa-egun oietako batean, kantatu bear

zuten bertsolariak Uztapide eta Zepai izan

ziran. Baiña Ramon Exkerrak oker txiki bat

egin zuan festak antolatzerakoan: bertsolariak

eta globoak botatzea une berean jarri

zituan.

Eta, jakiña, bertsolariak plazan kantatzen

ari zirala, ekin zioten globoak botatzeari,

eta jende guztia globoak aidean nola zijoazten

begira, eta ume guztiak bulla eta zalaparta.

Ala, ixildu egin ziran bertsolariak, eta

utzi zioten globoak botatzeari. Ekin zioten

berriro bertsolariak, eta Uztapidek bertso

au kantatu zion Ramon Exkerrari:

Zertan kantatu entzulerikan

ez baldin bada albuan?

Erramon, festak jarri itzazu

modu obexeaguan.

Oraintxe dala iru miñutu

errezelotan nenguan,

Martutenetik bertsolariak

joango ote geran globuan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!