28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Burgete, Orreaga

edo Ibañetan,

eta an inguruko

mendien gañetan,

aspertu ezin ango

baso bikañetan,

exerita jarriak

paguan zañetan.

Alde ortan badira

milla edertasun,

ez dakit nik bezela

ikusten dituzun:

ardiaren orruak

mendian oiartzun,

alde baten egin da

bestian erantzun.

Ango mendietako

beorren taldiak,

zabal askuak beren

ipurdi aldiak;

da aiekin batian

badira zaldiak,

zer esanik ez dago

berriz artaldiak.

Mendi-punta aietan

larriak edarrak,

ardi adardun batzuk

ez dira melarrak;

indarra dauka nunbait

an dagon belarrak,

trabatu bildurrik ez

otiak da larrak.

Gustatu zitzaidala

ez dago zalantzik,

alderdi ark ez dauka

Gipuzkuan antzik;

emen ez da an bezin

mendi aberatsik,

paga di ederrak an,

ez da piñu beltzik.

Berriz plazara

226

8 Errekak ere oso

garbiak dirade,

arrituta begira

egonak gerade;

ikusiko dituzu

juaten bazerade,

fabriketako zikin

askorikan gabe.

Asko gustatu zaigu

ango parajia,

oso pozikan egin

gendun biajia;

bañan au esateko

badet korajia:

euskerak badaukala

naikua ajia.

o Zar batzuek euskeraz,

ixillik bestiak,

lotsa ematen die

izketan astiak;

ajola gabe daude

oraingo gaztiak,

lanak emango ditu

ondo ikastiak.

Biajatzia ona

izaten da neurriz,

gustatu zitzaidala

aitortzen det egiz;

noizik-beinka ona da

aldatzia erriz,

urrengo uda aldera

juan nai det berriz.

12 Ortzanzurietara

gu juan lenago,

aize presko ederra

an noiznai badago;

berriz aruntz juateko

txoratua nago,

agur gero artian

bizirik banago.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!