28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

M anuel

Olaizola, Uztapide bertsolaria,

mundu ontatik joan zitzaigula

aurki beteko dira emezortzi urte,

arek bere azken amasa 1983-ko ekainaren

8-an eman zuan ezkero. Ala ere, gure

bertsozale jendearen gogoan bizi-bizirik

dago gaur ere ura. Ori esateko naikoa da

lagunarteetan aren izena zenbat aldiz aitatzen

dan kontuan artzea.

Ni bertso-mundu zabal ori aztertzen

asi nintzan aspaldi arta n ere, 1954-anedo,

emezortzi urte ziran Txirrita zaarra

il zanetik; eta aren izena, bertsoak eta

gertaerak, zutik eta bero-bero irauten zuten

artean ere gure erriaren gogoan eta

mingaiñean.

Emaniar bertsolari aundi ura atzendu

etzedin lan-puskaren bat egin genduan

orduan; zestoarrarekin ere berdin

gerta dedin, aalegindu giñan, bera bizi

zala; eta itzali ondoan ere ekar dezagun

gure ondar-aletxoa.

Zer ote zan Txirritak euskal jendeari

utzitako ondarea? Bere bertsoak,leen-Ieenik,

batzuk aotik aora kantatuak eta

besteak paperetan zabalduak. Azken

auek iraungo zutela ongi asko zekian berak

ere. Denborak etzituala eramango,

aizeak kea bezela, alegia. Orretxegatik

esan zuan bertso batean: "nere aitamenak

izango dira beste larogei urtian".

Itzaurrea

7

Baiña ondarea eta altxor aundia izan

dira, baita ere, eta ziur aski berak orrelakorik

uste gabe, aren ateraldi zorrotzak

eta gertaera zelebreak. Auek biltzeko

jende bertsozale jator ori izan

genduan iturri oparoa; eta, batez ere,

aren illoba Jose Ramon Erauskin Lujanbio,

bere osaba Jose Manuelekin, Altzako

Gazteluene baserrian, amasei urte bizi

izan zana. Gai oiekin Txirritaren biografía

mardul bat osatu aal izan genduan.

Uztapideren ondare eta altxorra ere

bertsoak izan dira, batik-bat: bai plazetan,

sagardotegietan eta lagunarteetan

kantatuak -oietako asko magnetofonoz

jaso eta bilduak-, eta bai berak paperera

ixuri edo idatziak ere. Eta zer esanik

ez aren bizitza, baiña berak kontatua, autobiografía

luze bat, alegia, prosa bizi,

bero eta jatorrez osatua, iñongo bertsolarik

ordura arte egin etzuan lana, alegia.

Ondare aberats ori zenbait liburutan

sakabanatuta dago, ordea, onako izenburu

auekin: Noizbait (1964), Lengo egunak

gogoan (1975) eta Sasoia joan da gero

(1976); eta lau tomo osatzen dituzte. Baiña

liburu oiek agortuta daudela urte batzuk

badira. Gaur egunean oien billa

orain iñor asiko balitz, alperrikako lana

artuko luke bere gain.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!