28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Uztapideko familia

A MONA zarra ezagutu genduan asko.

Gu sasoirik onenera etorrita ere, bizi

zan ura artean.

Gure etxean argi-indarra, nik ogei ta

lau urte nituanean sartu zan, da ura etzan

piatzen sorginkeri oiekin. Kuartoko argia

ere beste batek pixtu bear: gure arrebak

edo amak edo batedobatek beintzat.

Arditan izan da bustita etortzen bagiñan-edo,

ark edukiko zuan gure kontua:

oñetakoak eta erropak pronto eukiko zituan

gaixoak. Kantu bat bazuan beti guri

kantatu oi ziguna, arditatik etortzen giñanean:

Gure lendabiziko

artzaitxo pobriak,

eguzki aldetikan

berriz erregiak,

aiek ziran lenengo

bisi tza tzalliak.

Gabon-kantak izango ziran oiek noizbaiten,

eta ark pixkaren bat gogoan eukiko

zituan artean, da uraxen kantatu oi zigun

guri.

Maite giñuzen amonak! Gu bereak izan

bagiñuzen ere, ez giñuzen maiteago izangol

Bereak ere bazituan mordoska bat, maitatu

nai izan ezkero. Amabi bazituan, bein-

35

tzat, bereak ere: sei seme ta sei alaba. Guk

ere ezagutu giñuzen. Baña maitetasunik

etzitzaion palta ala ere ario

Gure amona ori larogei ta zazpi urterekin

il zan, mundu onetan bere gora-berak

ikusita.

Emeretzi urterekin ezkondu zan, berak

esan izan zigunez. Beliosoro-goikoa baserrikoa

zan berez, eta ezkontzaz etorri zan

Uztapidera.

Andik urte gutxira zorioneko gerra zibil

atera omen zan, eta gizona gerrara joan

da bi alaba ta semearekin gelditu omen

zan. Zarren biak alabak zituan, eta irugarrena,

semea, gure aita izango zana.

Gure aita besoetan da bi alaba zarragoak

bere ondoren zituala, etxetik atera

omen zuten gudariak edo soldaduak, eta

bide-puska batean eraman omen zuten: gizona

nun zuan esateko, bes tela etziotela

etxera joaten utziko!

Gizona etxean gordeta zegoala uste zuten

soldaduak; eta ordurako, gudariak edo

soldaduak atariko atea jo zutenean, etxearen

azpiko aldeko leiotik salto egin da joana

zan gure aitona.

An dago orain ere arek salto egin zuan

leioa. Bost bat metro altura idukiko ditu,

eta andik salto egin da joan zan gure aitona.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!