28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

G IPUZKOAGATIK zerbait itzegin

degu, eta Bizkaietzaz ere itzegin

bearko degu.

Ondarroara joan izan gera bertsotara.

Basarri ta biok jo aten giñan ara. Jende

euskalduna da an, da jende gogorra.

An, kanpotik etorritakoak ere, ikasi

egiten dute euskeraz. Nai bada Galiziatik

etorri ta nai bada Extremaduratik,

baña an, gutxi edo geiago, ikasi egiten

dute danak.

Jende arrantzalea jende jatorra da,

izan ere; eta jende frankoa. Mariñel­

-erriak ezagunak dira nunai; bereziak

dira, emen ere bai eta Bizkaian ere bai.

Gu beti pozak joaten giñan Ondarroara.

Ango kantu zarrak eta ango umorea!

Edozein mariñel zarrek kantatuko dizkizu

zuk sekula aditu ez dituzun bertsoak.

Gazteak ere badira, berriz, Ondarroan,

kantuan ederki egiten dutenak.

Anai-talde bat bada. Oiek, korrua

egin da nunai asten dirala ere kantuan,

izango dute zeñek entzuna. Sei edo zazpi

anaia badira; ta, aiek asten diranean

batzuek altutik eta besteak bajutik, gustoa

da aieri entzutea.

Donostira ere etorri omen ziran bertsolarien

sariketa zanen batean-edo, eta

Bizkaia

277

asi omen ziran kantuan. Ostaturen batean

izango ziran, da bai omen zuten naikoa

entzulea.

Ostatu artatik atera ziranean ere, jendea

dana berakin batean, eta prozesioan

or ibiliak ziran Donostiko kaleetan.

Geiago ere ikusi ditut kantore ederrak,

baña aiek baño gusto obean kantatzen

duanik, asko ez ditut ikusi.

Azpillaga ere antxe ezagutu nuan.

Santa Agedaren eskean ibili ziran nunbait,

eta Santa Agedaren eskeko janera

joan nintzan ni.

Azpillaga zuten koplarixa, eta ni suertean

nintzan: ibili-aldi galantak egin izan

ditugu iñoiz, bazkari ori egiteko; eta orduan,

batere eskean ibili gabe, bazkari

ederra egin genduan.

Anaia-talde ori-ta ziran Santa Agedaren

eskean ibiliak, eta ateondoren batzuetan

gustoa emango zuten aiek, Azpillagak

berak ere boza ederra du eta.

An bazkaldu genduan; artan ere, bagenduan

zeñek txanda egiña Azpillagak

eta nik.

Bazkari arta n bazan gizon bat jatun

ederra ere: Jesus Pintxii esa ten zioten. Berak

guk bezela bazkaldu ta gero ere, zenbat

bota platerara, ainbeste jaten zuan

arek.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!