28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lasturko San Nikolasetan

KORTATXOREKIN tabernan askotan jarduten

genduan bertsotan; batez ere

Ziolarren, zenbat aldiz egin ote genduan?

Antxe iza ten zan gure billera; beti jaian araxen

biltzen giñan, eta gu, apaldu ta an jartzen

giñanean, ixilik zeñek iduki? Ezta

mingañak lotuta ere.

Tabernan bertsotan ari danean, kezkarik

gabe egiten da. Askotan ondoena alakoxean

ateratzen dira gauzak. Guk zenbat

bertso eder alperrik galdu degun, Jaungoikoak

bakarrik daki. Bertso bat ona aterako

zaizu nundik dan ez dakizula, ta ura

ez du iñork jasoko, eta antxe alperrik galdu

esa ten zaio orri.

Plazan ere bertsotan, Kortatxorekin Lasturren

egin nuan lenbizi. Bildurrak nintzan

asteko. San Nikolasak ziran, ango pestak.

Meza nagusitara joan nintzan, ta nik ez

nuan pentsatzen danak neri begira etzeudenikan.

Oso gaizki pentsatzen nuan; len

bezelaxe begiratzen zidaten neri, baña alperrik

izaten da. Bein ori pentsatzea naikoa

da; batek ez du burutik nai orduko kenduko

beintzat.

Meza nagusia bukatu zan, da Debatik­

-eta jendea etorri egiten da pesta-aize orrekin,

ta jende asko zegoan mezetatik ertenda.

105

Amaiketako piska bat egin genduan,

da noiznai asteko onenean giñan gu. Kortatxo

len ere zerbait jardunda egongo zan,

eta ura asiko zala lenbizi; ala egin genduan

tratua ta ala asi ere.

Kortatxok:

Ai, Uztapide biotzekua,

asi gaitezen izketan,

oso bikote parregarria

ez gaude nere ustetan;

batere ez dezu motiborikan

ola egoteko kezketan,

bildurrik gabe kantatu zazu

San Nikolasko pestetan.

Uztapidek:

Egun on eta ongi etorri,

Kortatxo nere laguna,

estimatzeko modukua da

zuk dezun mingain leguna;

bildurrik gabe kantatzia da

guk egin biar deguna,

nik nai baño len ez da pasako

Lasturko pesta-eguna.

Kortatxok:

Dudarik gabe zuk nai baño len

ez dala juango egunik,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!