28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ada gizatasuna. Bi anaiak dira jatorrak.

Gu ere alakoakin piska bat jatortu egiten

gera.

Beste batean Arteagan ere izan giñan.

Basarri ta biok giñan emendik joanak;

eta Bizkaitik, berriz, bat Lopategi eta bestea

Balentin Enbeita izan bear zuten.

Markinan ere askotan izan giñan.

Lenbizi Zepairekin, gero Basarrirekin,

eta geroago Lasarte, Lopategi eta Azpillaga,

danok izan giñan; eta Muniategi

gaiak jartzen. Ori abogadua da.

An ostatua Kiputxanea iza ten genduan

lenbiziko aldetik. Azpeitiko Gallaiko

Kosme zegoan orduan an ostatuarekin,

eta orain ez dakit bizi dan edo

ez.

Angiozarko Pelisekin ere izan giñan

batean beintzat, ura soñu jotzen eta Basarri

ta ni bertsotan.

Markina-Etxebarrira ere joan giñan

bitan edo geiagotan. An ere Basarrirekin

izaten nintzan.

Aulestian edo Murelagan ere izan giñan.

Markinako Legoia ere antxe ezagutu

nuan. Alkarrekin joan giñan automobillean

Markinatik ara, eta arri jasotzen

jarri zuten gañera.

An sariketa zegoan arri jasotzen, eta

bat besterik apuntatu ez; da ia zeñi esango

zitzaion, ba, amar arruako arriari eltzeko,

Legoiaren modukoren bati esan

ezean? Eskerrak uraxe jarri zan. Amar

arruako arria aundia da jolasean ibiltzeko.

Lenbizi, len apuntatua zegoan ura asi

zan, da orrek ederki manejatzen zuan

arria. Gero Legoiak eldu zion ta orrek

ere ondo jasotzen zuan; baña ezagun

zuan ofizioa palta zuala.

Bigarren premioarekin gelditu zan

Legoia. Etzuan parragarrikeririk egin.

Berriz plazara

280

Beste bat ikusiko nuan nik aren ondoan,

ura baño geiago ibili gabea.

Baña bes tea ezagun zan asko ibilita

zegoala; orrek etzuan indarrik alperrik

ga1tzen.

Gernikan ere izan giñan banaka batzuetan.

An ere Basarrirekin iza ten nintzan.

An euskal pestaren bat zanean edo

orrela izaten giñan. Mitxelenarekin ere

izan nintzan batean, eta Agerre arri jasotzen,

Latasa ta Arretxea aizkoran, da

orrelaxe. An Arríen pelotarien etxean

gelditzen giñan jaten.

Gernikara joan ezkero, arbola ere ikusi

bear, ba, eta ura ere ikusi genduan

egun batean. Arbola bakarrik ez; an lenago

billerak egiten ziran toki aiek eta

danak.

Areatzan ere bitan edo zerbait izan

naiz. Ori bertsolari-erria da. Orkoak dira

Enbeitatarrak, eta orkoak Lopategi, Sardui,

Ajuria eta Iturri. Oiek nik dakizkidanak;

ez dakit besterik dagoan.

Iturri gizarajoa aspaldian elbarrituta

dago, karroxa baten gañean bestek erabiltzen

duala. Nik Donostian ikusi nuan

batenbaten omenaldian, eta errukarria

ikusi nuan da pena aundia eman zidan.

Datorren urtearen aurrenean Enbeitari

egingo zaio omenaldia, ezerren okerrik

ez bada; Balentin Enbeitari alegia.

Ori Kepa Enbeitaren semea da. Irurogei

ta sei edo zortzi urte edukiko ditu.

Abelen aita da ori, ta Abelek beste

anai bat ere badu bertsolaria. Zarautzen

ikusi nuan gazte askorik bertsotan.

Sardui, Ajuria ta oiek danak ere Enbeitatarren

lengusuak dira.

Lopategi Tolosan ezagutu nuan.

Orrek ikasketak egiten jardun zuan tokian,

pesta bat egin zuten. Basarri ta ni

aruntz joan giñan, eta ura ere antxe zan,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!