28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

An etzan zinera joaterik, eta jarri izarrai

begira ta antxe egoten nintzan luzaro, begirik

kendu ezinda. Itzegin ere egiten nuan

batzuetan izarrakin. Aspertutzen nintzanean

etzango nintzan; errezo batzuk egingo

nituan da lo.

Orduan gaba ere ez da iza ten luzea, pakea

baldin bazan. Iñoiz gabean jaiki ere

egin bear izaten nuan. Ardiak txabolaren

gañeko aldetik joale-otsa ateratzen zuten,

da "Ardi oiek toki txarrera ziaztik!". Jaiki

ta jiratu egin bear.

Ardia ez da egualdi ederrakin bereala

etzan ere egiten. Udaran egunez ere ezta

beti giro izaten jaten. Gabeko intz pizar ori

aprobetxatu nai izaten dute ardiak.

Gabean jaikitzen ez banintzan, goizean

biraje luzean joan bear iza ten zan; ta, jaiki

ezkero¡ kera eman piska bat, eta txabolaren

gañeko aldean bertan etzango ziran. Goizean

jaiki ta ardiak bertan. Etzan batere billatu

eziñik ibilli bearrik izaten.

Trumoia ta tximista asita, iñoiz beldur

ederrak pasa izan ditugu mendian. Askoz

bildurgarriagoa da trumoia, toki soillean

baño, arkaitz-tarteetan. Ateratzen du soñu

bat, uste-eze mundua lertu balitz bezelakoxe

otsa.

Ardiak ere ez dute orduan iñork agindu

bearrik txabolara etortzeko. Ango

txintxarri-otsa ta ango desditxa! An izaten

zan tikili-takala, tikili-takala! Beee! eta

booo! asiko ziran, da euria asi baño lenago

etorritzen ziran txabolara, ango danbarrada

aiekin bildurtuta. Arkaitz-tarte

aietan, izan ere, arritzeko modukoxea da

trumoia.

Ardiak, gureak eta besterenak, danak

sartzen ziran gure txabolan. Beste bi txabola

aiek gurea baño berago zeuden. Ardiak

gora erteten du gaberako, ta gure txabola-aldea

ardiz ondo osatuta izaten zan

Manuel Olaizola "Uztapide"

77

gaberako. Ta, euria asi ezkero, danak urreneko

txabolara.

Ni antxe, manta azpian burua sartuta,

ateratzeko bildurrak. Errezoak ere beñere

baño zintzoago egiten ziran orduan.

Egualdi onarekin, ura zan baño toki zoragarriagorik

etzan iñon izango. Ango txabola-jira

ura aparta zan. Egualdi txarrarekin,

berriz, bildurgarria.

Ala, goizean beintzat jaikiko nintzan

kamañatik, eta an egongo ziran gabean trumoi-otsakin

sartutako ardiak danak, etxeko

ta kanpoko. Eguna argitu-zai antxe ni,

nereak etziranak bia1tzeko. Danak apartatu,

etxekoak txabolan utzi ta jetzi. Astoan

artu marmitak eta etxera. Etxera etorri ordurako,

anaia zarrak:

-Bartarratsean ez dek gaur-giro ederra

izan!

-Ez, motell! -nik-. Azken juizioa zala

uste nian! Oraindik olako danbarratekorik

ez uan izango, mundua sortu zan ezkero!

-Ik gaur lenengo adituko ituan olako

trumoi-otsak! Ni aspaldi adituta natxiok!

Bazekiat nik orrelako arkaitz-tartean zer

burrundara ateratzen duan trumoiak!

-Ik nun aditu dituk orrelako soñuak?

-Antxe, ire bartarratseko leku ortantxe,

bildurtuta egonda natxiok, motell!

Urrengo, egualdi ederra egiten zuan,

da gu orduantxe kontentu ta lasai. Arratsaldean,

eguzkia piska bat bajatzen zuanean,

astoa artu ta aide mendira!

Gero, Santiago ta Santa Ana inguruan

asiko giñan biltzaldiakU) bakantzen, eta

orduan goizean jo aten giñan.

Ardiak billatzen gaiztoak iza ten dira.

Gabean juntatzen ez badira, goizean zeñek

bildu? Txakurrik ere ez genduan izaten orduan.

Bein biltzaldiak gutxitu ezkero, bereala

antzutu egiten ziran. Orduan pakea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!