28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Guk, eiztariak, gezurti-pama aundia

daukagu, eta ori ere ez dezute sinistuko

bearbada.

An bazegoan galeperra nazkatzeko

moduan! Arratoi-txakurrak isatsa moztuta

zeukan; ari eragiten asten zanean,

laste izango zan egan galeperren bat, eta

bera azpitik azkarrago joango zan, txakurra.

Guk geok ere txakur onak giñuzen

orduan. Urte artan galeper asko zan

emen ere; eta, gu giñan leku artan, etzan

goardien bildurrik ego ten eta ibilli egin

giñan; txakurrentzat ez da ibiltzea beze':

lakorik izaten, eta eiza iltzea. Urte artan

txakurrak leziatuta eraman giñuzen, eta

lana ondo egin ziguten.

Bi egun oiek pasa giñuzen eta pozik

etorri giñan etxera, automobilla galeperrez

kargatuta.

Cortes ori Naparroako partean dago;

eta Gallur, berriz, Zaragozako partean.

Biak ogei ta bi kilometroren gora-beran

daude, eta biak galeper-toki ederrak.

Aguilar esaten zaion erri batera joan

giñan beste batean eperretara. Ori Naparroan

dago.

Gu gizon-talde aundia joan giñan autobus

batean, eta gu bakarrik ere ez giñan;

baziran beste batzuek ere. Eperra

dezente zegoan, baña jendea geiago. An

dozen erdi bat besterik izan ez bagiña,

eperra dezente zan.

Txakur ona neukan da nik iru eper

bota nituan. Bi sei botatakoak ere baziran;

baña batere bota etzutenak ere bai.

Eguna argitu zuaneko, kantari asi ziran

eperrak. Ura zan ilusioa! Etzuan guk

nai baño len eguna argitu. Ogei ta amar

lagun izango giñan gutxienez, eta bakoitzak

bina botata ere irurogei dira. Gu,

kotxe baten joan giñanak oiek; beste ainbeste

baño geiago bazan ano

Manuel Olaizola "Uztapide"

337

Aras edo olakoxe erri batera juntatu

giñan etxera etortzeko, eta erromeri aundi

bat ematen zuan ango billerak; plaza

jende bete. Eta sartu kotxean eta etxe aldera

jo genduan.

Usotara ere joaten giñan. Batean joan

giñan Bernedo-ra. Ori ez dakit, ba, Naparroan

edo Araban dagoan; Bitoriatik

urrerago, beintzat, Panplonatik baño.

An iru edo lau egun egin giñuzen, eta

usoa ederki pasatzen zan an ere. Taberna

baten jaten genduan, eta goizean

etzan iñork deitu bearrik iza ten; jaiki eta

mendira joaten giñan.

Uso-puestoen ondoan bertan eper bat

il nuan nik lenbiziko egunean; eta eperrak

bazeudela, ba, eta goiz baten etzan

uso-pulamentu aundirik ere, eta eperren

kantu-otsa aditzen zan.

Joan egin bear genduala esan genion

alkarri, eta bai joan ere iru lagun.

Asi gera eperrai segika, eta uste baño

bid e geiagoan joan giñan. Alako batean

begiratzen det goiko puertora, eta urruti

zegoan.

Zatoa banuan nerekin, baña pixa

baño epelago zan nere zatoko ardoa.

Egarria kendu baño, eman geiago egiten

zuan ardo arek. Mats piska bat jan nuan,

alde danetara ondo begiratuta artuta. Artxek

piska bat kendu zidan egarria.

An Riojakoa da erri bat, Yécora-edo,

ta orren parean bera pasata ibilli giñan

Nere mats-piska ori jan da segi gora. Nik

eperren kargarik ere ez nuan: nekea probetxu.

Alako batean iritxi naiz: bi erri zeuden

oso alkarren urrean. Mutil koskor

bat billa tu nuan antxe, eta galdetu nion

ia erri aiek biak izenak nola zituzten; eta

batek Las Aldeas ta besteak La Población.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!