28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bazkaltzeko gogo ederra neukan, eta

La Población ortan bazkari obea egongo

zala Las Aldeas-en baño, ta araxe joan

nintzan.

An emakume bati galdetu nion tabernarik

bai al zegoan, eta baietz. Erakutsi

zidan nun zegoan, eta sartu naiz

taberna orretan.

"Egun on!", da "Bai zuri ere!", eta ez

nion tankera onik eman taberna orri:

etxearen sarreran mai txiki bat zegoan,

eta aren gañean garbiketakoa; ta silla bat

etzan agiri.

Ardo preskoa eskatu nion lenbizi, eta

uraxe ekarri zidan. la jateko zerbait bai

al zeukan, da ezetz esan zidan; bezperan

Logroñotik jende asko sartu zitzaiola, eta

aiek danak jan zizkiotela.

Matsa ekarri zidan arek ere, eta ogia,

azalak jira guzian janda, bola bezelakoxe

biribil bat.

Ez nuan bazkari txarra egin! Las Aldeas

edo ara joan banintz ere, okerrenera

jota alakoxe bazkaria izango zan. Ardo

preskoa ta matsa jan nituan beintzat. Nik

egin nuan eizak eta orduko bazkariak

etzuten alde aundirik.

Gero andik atera nintzan, eta aitona

zar bat ardoa egiten ari zan. la ardo gozoa

nai al nuan, eta baietz esan nion; borondatea

estimatuko niola. Potokada bat

edan nion ari ere; eta, egarriak joan banintzan

ere, kendu nituan ederki.

Orduan joan nintzan goiko puertora,

ta nerekin goizean joan ziran bi lagunak

an etorri ziran, ni joan da andik piska

batera, goiko puertora, eper batekin.

Eperrak bazeuden an, baña askotan eiztarien

aurrean ibilliak.

Egun artan, arratsaldean, asi ziran

usoak pasatzen, da banaka batzuek il giñuzen.

Berriz plazara

338

Illunabarrean, gu joan giñanean, gure

beste bi lagunak an zeuden gure zai, beren

puestoetan. Bost lagun giñan, ba.

Ala, egun batzuek pasa giñuzenean,

etxera etorri giñan.

Valvanera-ra ere joaten giñan usotara.

Ori Logroñoko partean egongo dala

uste det. Ori ere eiz-toki ona da. Ara lenbiziko

joan giñanean ere, sei lagun joan

giñan emendik; obeto esateko, sei eiztari,

ta txoferra, zazpi.

An usoa asko pasatzen zan. Egun ona

tokatzen zanean, erruz pasatzen zan an

usoa.

Gu, lenbiziko urtean, bertan gelditzen

giñan gaberako; bertan jan da bertan lo

egiten genduan. Zortzi egun alaxe egin

giñuzen, eta uso-pilla aundia ekarri ere

egin genduan.

Giroak ere onak tokatu zitzaizkigun.

la bi milla metroko mendia zan ura, ta

giro ona baño, txarra seguruago izaten

da alako mendian urte-garai ortan.

Egunak iza ten ziran an: asi goizean

eta arratsaldeko laurak aldera arte, etenik

gabe pasatzen zan an usoa.

Guk geok ere izan genduan eguna

eun da bat usoa ildakoa. Ez da gaizki sei

lagunentzat. Danak alkarren segiran giñuzen

puestoak. Ura zan geieneko eguna,

baña zortzi egun pasa giñuzenerako

uso-pilla ikaragarria osatu genduan.

Astearte-goiz baten iritxi giñan Azpeitira

bueltan; bi panadero bagiñuzen,

ba, angoak, Azpeitikoak, lagunak. An

ustu genduan kotxea usoak partitzeko;

etxeko sarrera batean zan ori, eta uso­

-meta aundia zan. An bazan zeñek begiratua.

Guk ere erronka piska bat bai. Zertarako

ezetz esatea?

Beste lau eiztariak Zestuakoak giñan;

Zestuara etorri giñan, an bazkaldu gen-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!