28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Mendiko ganaduaz gaiñera

minak ere or bazian,

berreun gizon edo geiago

lanian ari baizian;

beruna edo plomuen billa

Elaman jardun oi zian,

gero Donostik ero si zuan

da minak gelditu zian.

Esan bezela, berreun gizon

aritzen ziran lanian,

gutxi edo geio aurrerapenak

izaten dira danian;

berunetikan Elaman goian

pilla egiten zanian,

Errenteriko estaziora

bajatzen zuten trenian.

Mendi orretan daude pagoak,

aritzak eta gaztaiñak,

danetatikan ere ikusten

dirade zugaitz bikaiñak;

frutua duten zugaitzarekin

ornituta mendi-gaiñak,

basa-urdiak gozatze'ituzte

ederki beren ezpaiñak.

Piñutik ere badago zerbait,

baitare altz da urritzak,

mendi ori zer dan ez lezake esan

bertsolari baten itzak;

altura pixka bat ere badu,

izaten dira ekaitzak,

bañan alare aixa azitzen

dirade orko zugaitzak.

Orain baiño len izana nago

Artikutzan bertsuetan,

aspertu ezinda ari begira

antxe ordu osuetan;

nere artian pentsatzen egon

izan nintzan batzuetan:

zenbat milloiren baliua ote

zegon ango basuetan.

Manuel Olaizola "Uztapide"

185

Aministradore jaunak zitun

ango berriak emanak,

nola amairu pameli ziran

an bertan bizi ziranak:

berrogei eta amabi bizi­

-lagun omen dauzka danak,

Donostiko aiuntamentuan

enpleatutzen diranak.

Ogei ta amabi kilometroko

bidia da Donostira,

land-rover-akin egiten dute

egunero andik jira;

gaztiak eskolara eraman,

jana ekarri mendira,

urruti samar egonagatik

olaxe moldatzen dira.

Galeraziak daude Artikutzan

bai eizak da bai arrantzak,

ori dala-ta ango goardak

egon oi dira garratzak;

ango erreka koskorrak dira

amorraitan aberatsak,

baña arrosa danak dituzte

bakoitzak beren arantzak.

San Agustin da izendatua

Artikutzako zaindari,

zenbat alditan ur presko ederra

emana Donostiari;

orain urtiak juan dira ta

osatzen naiko komeri,

aurtengo udaran bajatua da

ango presa aundi ori.

Artikutzako kapilla ere

oraindikan da berria,

orain berrogei ta zazpi urte

zuten zutikan jarria;

da San Agustin zan egun baten

zaindaritzat ezarria,

ark berak asko apaindutzen du

len esan degun erria.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!