28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Amabi t' erdik inguru ortan

Elíz-ondo teatruan

pesta zala ta jendia antxe

lekurik ezin artuan;

erriko txistulariak jotzen

ta Ur-zaleak kantuan,

aieri entzuten egondu giñan

danok iya txoratuan.

Bidasoaren bi aldetako

bertsolariaren txanda;

danak zioten: "Uztapide au

gizon jatorra izan da".

Baña nik oso ezin siñistu

ola bertsotan es anda,

an ere ondo banatu giñan

besarkada bat emanda.

Bazkaldutzeko aukeratu zan

Alkortaneko Hotela,

nik ezagutzen nitun lendikan,

ez da famili motela;

entzuten nuan lanari gogoz

jarraitutzen ziotela,

gure J ainkoak urte askoan

osasuna diotela.

Esan bezela, Alkortarena

ordubitako garaian,

irureun da geiago lagun

exeritzen gera maian;

lagun zar danak maitetasunez

alkarri itz egin naian,

beste izkuntzarik etzan ibilli,

danak euskera alaian.

Gipuzkoatik asko giñan da

baziraden Bizkaitarrak,

Arabakuak ikusten ziran

eta bazeuden Naparrak;

Lapurditikan jator askuak

etorri ziran bakarrak,

egun ortan an ziran danari

ematen dizket eskerrak.

Berriz plazara

258

Bazkal onduan or altxatzen da

ango alkate prestua,

erri guzien izenian ta

zabaldutzen du eskua;

zer ikusiko ote nuan da

erloju bat urrezkua,

ni gauza gutxi izanagatik

saria eder askua.

Ondo pentsatzen jarri ezkero

baña zer zan egun ura!

Lagun guztiak zoriontzera

zetozkien ingurura;

denbora gutxiz amaika gauza

eldu zitzaizkan burura,

nik uste nuan an bertatikan

banijuala zerura.

Gora Zestua! Nere denboran

aztuta etzaitut utziko,

nola argia nik or ikusi

bainuen lendabiziko;

seguru nago orlako egunik

ez nuela mereziko,

ori ordaintzen lana badaukat

nere denbora guziko.

í Uts egiñikan baldin bada're

etzaiteztela samindu,

nai izan arren gaur Uztapidek

geiagorikan ezin du;

zuen gogoa betetzera nik

bear nuke alegindu,

guztien mende bizi naiz eta

nai dezutena agindu.

Bukatu bear, bertso geiegi

ezpaita ona izaten;

ezjakin batek gaizki ematen du

gauzak nolanai esaten;

abek zabaldu bear ditugu

astiya degunen baten,

Euskalerriko bertso-zaleak

dembora pasa dezaten

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!