28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Uztapideren bertsoa entzun zan une ura,

Aiako plazan arrigarria izan zan. Ura adierazteko

ez dago itzik. Ango parre-algarak

eta aiek oiuak! Ura jendearen eromena!

Bertsozaleak gozatzeko uneak oiek izaten

dira.

Orrelako gauzak, norberak bizitzen ez

baditu, eziñezkoa da gertatuaren berri besteri

ematea.

Orduan jendeak zeukan bertso-gosearekin,

eta Uztapideren graziarekin, alkatearen

aunditasuna adierazteko bat-batean

alako bertsoa botatzea, neurriz kanpokoa

gertatu zan entzuleentzat.

Baiña zearo alderantziz alkate jaunarentzat.

Garai artan ez baizegoan oiturarik

bertsolarien ateraldiak bromatzat artzeko,

eta orduko Aiako alkateak ere oso gaizki

artua izango zuan. Iseka edo errespetorik

eza iruditua izango zitzaion. Bestela, alako

agindurik etzuan emango bertsolarientzat.

Orrekin neurtzen da pekatuaren aunditasuna.

Ara nolakoa eman zuan alkateak agindua.

Bertso ura zala bid e egin zioten iraiñaren

ordaiñezko zigorra etzuten txantxetakoa

izan: bazkalondoan asi eta, berriz

plazan kantatzeko ardua iritxi arte, taberna

bakoitzean, kale barruko bost tabernetan

eta Armendiko benta seigarrena, danetan

bertso-saioa egin bear zuten. Eta

agindu ura bete arazteko, alkate jaunak

mutil bat jarri zuan, gelditu gabe jardun

zitezen.

Portetxaene tabernan bertsotan ari zirala,

Uztapidek bere gurasoak il berriak izan

nunbait, eta gai artara sartu ziranean kantatu

zuan bertsoa da ondoren datorrena.

Nere anai Patxi zanari ikasi nion:

Zortzi illabeten barruan il

zitzaizkidan bi gura so,

Berriz plazara

350

gauza orrekin nere biotza

samindua daukat oso.

Gure Jainkuak aien animak

zituan zerura jaso,

gu ildakoan aien ondara

juango gera akaso.

Ondaren datorren bertso au Anjel Arrillaga

zanari ikasi nion. Arruti basarrikoa

zan bera, eta leengusu txikia nuan nik. Bertso-zale

amorratua zan, eta berriak kantatzen

ere bapo moldatzen zana. Bere garaian

festa-giroan ibiltzen, berriz, gutxi

bezelakoa. Aian bertsolariak izan ziran

egun artan ere egin zituzten saiorik geienak

entzunak izango zituan.

Landaene ostatuan ari zirala, Uztapidek

botilleroari kantatutakoa da ondoren datorren

bertso au. Alkateak bertsolarien gidari

jarri zuan mutil ura zurrutero xamarra

izan nunbait; eta ostatu artan ere botilla

ardoa atera omen zuan, eta bertsolariei tragoxka

bana eman eta berak basoa beteta

edaten omen zuan, eta orduan onela kantatu

zion Uztapidek:

Botilleroak gu zaindutzeko

nola dadukan ordena,

orregatikan ateria du

botill ardorik onena.

Ikusitzen det beronek ere

ardoa maite duena,

guri emateko aitzakian

berak edan du geiena.

Armendi basarrian zegoan ostatu edo

benta-moduko bat garai artan. Gaur ere

basarria ortxe dago, baiña bentarik ez.

Armendi ori kale-ertzetik eun bat metrora

dago, eta bertsolariak, kaleko osta-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!