28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Piñu-landareak

UZTAPIDEK bere gertakizun askoren

artetik kontatu zizkidan batzuk.

Bein, igande-arratsalde batean, Oiartzungo

Ergoiendik Lesakara bertsotara goazela,

bi gertakizun kontatu zizkidan.

Leenengo kontatu zidana onela izan zen:

sasoiko piñudi baten ondotik pasatzen goazela,

esan zidan:

-Ikusten al duzu piñudi au, Kosme? Au

aldatu zutenean, nik egintako landarea sartu

zuten emen.

Bat-batean etorri zitzaidan burura eta

esan nion:

-Zuk leen piñu-Iandarea egiten zenuen?

-Bai.

Eta orduan asi zen gertakizun au kontatzen:

-Bai. Landarea atera eta berriro aldatzeko

gauza zen garaian, asi ziran laguntzailleak

etortzen; baiña gauez.

-Ez al zenuen iñor arrapatu izandu -galdetu

nion.

- Bai; bat arrapatu nuen. Santo Tomasak

ziran, eta Donostira bertsotara joana nintzan.

Biaramonean joan nintzan mintegira,

landarea atera, kontatu eta paketeak eginta

jartzera, eta konturatu nintzan: "Leengoa

ez nian, bada, nik sail au ala utzi!".

Kosme Lizaso

Oiartzun

415

Ezagutu nuen norbait ibilia zela. Jarri

nintzan pentsatzen ta nere buruari esan

nion: "Olako lekutan zegok sail bat zulatua

eta ura ikusi bear diat".

Andik egun batzuetara, eskopeta artu ta

joan nintzan. Sailla jabearen baserritik bista-bistan

zegoen, eta ibili nintzan bertan

bueltaka. Ezagutu nuen: "Au nere landarea

duk, ba!".

Ikusi nindutela banakien, eta jarri nintzan

pentsatzen: "Orain atarira joan ta

"jaup!" egiten badut, lotsakerian jango niotek

bi anaien arte, eta batere mintzatu gabe

pasa egingo nak atarian".

Ala, itxe ondora inguratu nintzanean, bi

anaiak agertu ziran, eta batek:

-Zer da, Manuel? Eizean?

-Ez -esan nion-. Bestela nabil. Banakien

auzo ontan norbait ere banuela neri on egiten

zabillena eta zein den ikasi dut. Eta arixe

amaiketako bat pagatzera noa Altzibarrera

joan ta baxoerdi bat artuta, bueltan

kamioz kamio eldu nintzan itxe aldera; eta

or ateratzen zait bi anaietako bat aurrera,

esanez:

-Aizu, Manuel. Leengoan ekarri genituen

landare batzuk, ikusi dituzula badakigu

ta aietxek pagatzera etorri naz. Tori

ogei duro.

-Ogei durorekin eldu al zera neregana?

Nik landareak non zauden ez banu ikusi,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!