28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Rafaelen ostatuan jaten genduan orain

atzeneko urte auetan. Bidean bermut bat

edo beste artuaz, bagenekigun, ba, nora

joan bear genduan bazkaltzera, araxe bilduko

giñan atzenerako. Lasai bazkaldu;

arratsalderako kezkarik gabe kapea artu.

Ordurako batenbat asiko zan txistu

jotzen, berrogei txistulari oiek an bazkaltzen

zuten gurekin da.

Naparroako Arizkungoa bada aitona

koskor bat, gogotsua. Ura izango zan

lenbiziko asiko zana, eta bai ederki jo ere

txistua. Bi edo iru pieza joko zituan bere

gustorakoenak; eta nai zuanak jo, lekua

emango zion.

Orduan Lesakakoa, gizon eder bat,

asiko zan. Arek ere joko zituan bereak.

Bat beintzat birigarroa joko zuan, eta

egundoko txaloak joko zitzaizkion. Nai

zuanak jo, lekua utziko zion arek ere.

Urrengo, Errenteriko banda asiko

zan: Lizardi ta bere lagunak. Oiartzungo

Mendizabal ere askotan an izango zan

aiekin, eta Goikoetxea Zestuakoa, orain

Errenterin bizi da aspaldian baña.

Geienak probatuko ziran ano Ora indik

onena ez det aitatu: txistulari eléctrico,

Amasako Garate. Ura ere asiko zan,

bi edo iru pieza joko zituan, da aretxek

irabazten zituan txaloak. Jo ere egiten

zizkioten.

Gure txanda ere etorriko zan, da batenbat

izango zan guri ere aginduko ziguna.

Donostiar bat iza ten zan; praktikantea

esa ten zioten.

Asiko giñan, ba, gu ere eta egingo

genduan gure saioa. Alako jende alaiaren

aurrean pozak egin ere, eta geure

lana egindakoan ixiltzen giñan.

Praktikantea bera asiko zan orduan.

Txistua jotzen balio duana da. Bakarrik

ere ondo jotzen duan txistularia da ura.

Manuel Olaizola "Uztapide"

229

Isidro Ansorena ere denbora batean

ortxen iza ten zan. Orain ez du txisturik

joko bearbada, baña txistulari danen

maisua. Ari txapela erantzi izan zioten

danak, eta umore ederreko gizonak dira

aiek.

Anaia bat ere badu Ernanin bizi

dana, gizon alaia. Arekin ere ortxe, Ondarrabin,

juntatu oi giñan. Irurogei ta

emezortzi urte zeuzkala esan zuan berak,

eta umorea saltzeko ere bazeukan

arek.

Orrelako gizonak bear luteke bizi luzea.

Alai ta pakean bizi diran gizon oiek

urte askotarako izan ditezela.

An izan diranak, danak ez da aitatzen

ere errez; baña Zarauzko Izagirre

ere etorri izan da. Arek ere bakarrik jotzen

zuan ederki.

Getarikoa ere bai, aitona aundi bat,

len musikako diretore izandakoa. Arek

ere utzi zion etortzeari; larogei urtetik

gora ditu arek.

Bergarakoa ere zarra iza ten zan bat,

eta orrelaxe.

Ala, bazkaltzeko denbora alaia iza ten

zan an, baña jendea agurtzeko garaia

etortzen zan; txistulariak danak agurtuko

giñuzen bertso banan edo binan, eta

urrengo urtera arteko pakea egingo genduan.

Gero Bar Ignacio-ko nagusia eta etxeko

andrea ere agurtu bear iza ten giñuzen.

Neroni ere antxe egin izan zidaten

omenajea, txapeldun atera nintzanean;

eta beti gogoan eduki izan det ori. Berrogeiren

bat lagun junta tu ziran, da antxe

apaldu egin genduan umore ederreano

Basarri ere joan zan apaltzera, eta

guk ere bertso-saio bat egin genduan eta

ederki pasa genduan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!