28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

lñoiz erropak busti samartuta-edo ikusten

bagiñuzen lanetik etorritakoan, laster

ezango zuan arek:

-Tira: erropa oiek erantzi!

Segituan garbituko zituan, da jarri legortzen.

Konfiantza aundiko pamelia zan

ura.

Zerra-toki inguruan egur gutxi baldin

bazan, berealaxe esango zuan nagusiak:

-Zerra-tokian egurra palta báda, ez

gero ibilli egurra junta tu ezinda! Idiak

emen zeudek alper-alperrik!

Eta an joango zan ura, artu idiak eta

egur juntatzera. Erreka txar bat bazan basoaren

erdian; eta an ere, ots egiten bazien,

antxe pasako ziran aiek nagusiaren a!zetik.

Lenbizi buruz bera sartuko ziran errekan;

eta gero, ertetzeko, buruak altxatu eta

aide ertengo ziran. Trongo aundiakin ez

det esaten; baña, puska txikia bazan beintzat,

an joango ziran aiek nagusiari segika.

Idi zarrak ziran aiek eta ondo leziatuak.

Ni an morroi nengoan arte erosiak ziran

aiek; San Antonio egunean Urkiolara

joan da andik ekarriak, milla bederatzireun

ogei ta bederatzian; berrogeian atera genduan

guk basoa eta amabigarren urtean zijoazen,

eta biak sano ziran artean.

Orduan ere ango karreteria egiten parte

artu zuan nagusiak. Beste batzuei esan

zien, ta bera ere an zan. Zubeltzu bertsolariaren

anaia zan bat, bestea koñadoa,

Martin Presaldekoa eta nagusia bera. Lau

oietxek ziran ango egurrak eraman zituztenak.

Aiek laura k an ujuka asten ziranean,

erreka-zulo artan etzan atsegin izaten.

Makalak eta lertxunak eta altzak eta urkiak

eta olako enbalajerako moduko egurrak,

danak Zarautzara saldu genituan.

Lizarrak, berriz, Legazpira Patrizio Etxeberriari.

Oiek danak segituan kamiora atera

giñuzen; bakoitza salduta zeuden toki-

Manuel Olaizola "Uztapide"

169

ra bialdu eta berealaxe dirua artzeko modua

egiten genduan.

Aritzak eta pagoak eta gereziak eta

orrelakoak, berriz, bertan zerratu egin giñuzen.

Orretarako bi koñadoak ekartzen

giñuzen, eta ederki moldatzen giñan. Aiek

biakin nik zerran egiten nuan, eta anaiak

trongoa landu. Aiek pagoak zerratu arte

eduki giñuzen bi koñadoak.

Aritzak eta gereziak eta orrelakoak

geok biok zerratzen giñuzen jeneralean,

oiek trongo txikiagoak iza ten ziran, ba. Lenengo,

biok trongo lantzen egiten genduan;

eta gero, berriz, zerran.

Tokia ere ederra zan ura: trongoa iñora

iges egin bildurrik etzan an izaten. Zerra­

-tokia, berriz, errekan eduki genduan luzaro;

eta, an egurrak gutxitzen ziranean,

nagusiak ekarritzen zituan. Ez genduan

egur-paltarik izan beñere taller aldeano

Nagusi ura baño txarragorik ez bagiña,

mundu ontan ez litzake dan aña gerra ta

eskandalo izango. Biotz aundiko gizona

zan ura. Bere etxeko lanakin baño geiago

akordatzen zan ura gurekin; eta, ura ala

ikusten genduanean, guk ere zerbait egin

bear.

Tratua, gizonaren buruaren parean esku

biakin bueltan arrapatzen etzana botatzea

libre genduan. Lodiagoa ere utzi egiten giñuzen.

Bazeuden an lizar batzuek, eta aritzak

ere bai, tamaña ori baño piska bat lodiagoak,

urte gutxian ederrak egingo ziranak;

eta aiek botatzea etzuan kontzientziak

agintzen, eta alakoak utzi egiten giñuzen.

Guk ere basoa, beste zenbaitek artuta baño

askoz obekiago utzi genduan.

Ura tratua egin zan bezela bota ta garbitu

balitz, konparazio baterako erretzeko

egurrik ere gabe utziko genituan; baña

etzegoan ura egiterik, ura zan bezelako pa-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!