28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Aita ta ama ziran lenbizi,

zortzi gero senideak,

eta bakoitzak izaten ditu

norbere adixkideak,

batzuek lagun maiteak eta

beste batzuek aideak,

baña norberak billatu bear

bizimoduko bideak.

Jakiña dago sortu giñala

aita ta amarengandik,

kontseju txarrik ez da izaten

guraso onarengandik;

gure Jainkuak egun batian

eraman zitun emendik,

nik zerbait baño naiago nuke

bizi balira oraindik.

Zortzi senide giñaden eta

guztiak sakabanatu,

al zan bezela bizimodua

bakoitzak gereganatu;

kristau pobriak oi dan bezela

bizitzen asko penatu,

bañan alare noiz zartu geran

ez degu asko sumatu.

Anai zarrena etxerako ta

beste guziak kanpuan,

bizi-lekua billatu bear

bakoitzak al zun lekuan;

guk ere lortu gendun noizbaiten

da ez berialakuan,

etxerako zan anaia zarra

zoriontsu zalakuan.

Maiorazkua izanagatik

an etzan zorionikan,

ogei-etaka ganadurekin

ez baitzegon an bromikan:

gazte guziak kalera eta

iñon ez gauza onikan,

baserria're bajatutzen da

ez bada egiten lanikan.

Berriz plazara

80

Gaztiak danak kalera eta

au baserriko segira!

Oso ikusi erraza dago

jarririk guri begira:

opiziorik ez gendulako

nola juan giñan mendira;

gaurko gaztiak gu zarrak baño

lenago esnatzen dira.

Zazpi seme ta bi alabatxo

ziran pameli gaztia,

pentsatu zuten opiziua

ta eskolan ikastia;

orretarako komeni baita

bere garaian astia,

Uztapidetik aldegin gabe

zailla zan erakustia.

8 Gaztiak kale-birian eta

gurasuarentzat lanak,

nunbaiten miña izango dute

asko nekatzen diranak;

gauza onikan etzeukatela

ondo ziran antzemanak,

askoz obia zutela andik

kalera jetxita danak.

Gurasuak an arkitzen ziran

lan zakarrakin etsita,

eta kalera jetxi ziraden

baserriari utzita;

kalian ere zerbait billa tu

bear menditik jetxita,

etxian ezin egongo ziran

ate guziak itxita.

Kalian ere izaten dira

makiña bat aitzaki-ta,

an ere etxe utsa baidago

goizian oitik jeikita;

baserritikan jetxi baño len

zeukaten erabakita

nola biziko ziran Zestuan

ostatu bat irikita.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!