28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Iñondik eman al banezazke

egunsentien berriak. ..

Amaika aldiz egon gera zai

noiz etarriko jarriak;

alaitzen ditu mendiak eta

era berian erriak,

au zer dan ezin esa n lezake

nere memori urriak.

Sortaldetikan asten danian

zerbait argitzen eguna,

nik esan gabe badakizute

poza artutzen deguna,

ikusirikan nola dabillen

aize epel da biguna,

alkarri esanaz: 11 Au da denbora

ederra datorkiguna!".

Udaberriko zenbait goizetan

basuan egun argitzez,

jira danera begiratuta

dana beteta zugaitzez,

zu gogoratu zeradeneko

dana busti zera intzez;

egunsentien edertasuna

ez dago esa ten itzez.

Egualdi ederra datorrenian

egunen mogimentuan,

basuan diran txori guziak

asiko dira kantuan;

oian pozikan egonagatik

ederkiago kanpuan,

euskal menditan bezelakoxe

pakia dagon lekuan.

Berriz plazara

208

Arrats guzia egunaren zai

or daukazkigu loriak,

gorri edo zuri erakutsi nai

baidituzte koloriak;

gardian ezin egon dirade,

ain dirade dotoriak

begiak piskat gozatutzeko

zer dira gauza obiak?

Eperra ere zintzo asten da

egunsentian kantari,

bere musika ederrenian

kasku batian da ari;

nun bizitzen dan adierazi

entzuten dauden danari,

gero ziria sartuko dio

ondaren juaten danari.

Klinikan ere askotan gera

gaixoaren zai egonak,

egunsentien galdera egingo

dizu an miñez dagonak;

gabaz tristetzen emakumiak,

bai eta ere gizonak,

eta eguna argitutzian

gaixoaren zorionak!

fl Egunsentiak iza ten ditu

milla alako alderdi,

ezjakin batek ezin lezazke

esan bear bezin garbi;

mendi-puntan zai egoten dira

zenbat bildots eta ardi,

gau illunaren ondorenian

nola jartzen duan argi.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!