28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Gizon ura, Mariano Ubegun, Olaskoaga-goikoa

basarriko semea zan (g. b.); baiña

lan-bidez zerratoki bat Aiako errirako

sarreran kamio-ertzean zeukana. Garai artan

motorra etzuan edozeiñek iza ten; arek

bazuan, eta aundia gaiñera.

Uztapidek, aren baietza entzun zuanean

artu zuan poza eta lasaitasunarekin, esan

omen zion:

-Buruauste ederra kendu didazu.

Marianoren galdera:

-Goizean zer ordutan etortzea nai dezu?

Eta Uztapidek erantzun omen zion:

-Bederatziak alderako etortzen bazera,

oso ondo da neretzat.

Ortan gelditu omen ziran: goizean berriz

alkartzekotan.

Urrengo goiz artan, esan bezela, Mariano

bederatzietarako Laurgaiña, eta Uztapide

ere kamio-ertzean pronto omen zegoan

ordurako. Biak motorrean jarri eta

ekin zioten bidaiari. Bidean zijoazela, Uztapidek

galdetzen dio:

-Gosari-mokaru bat Aian egingo al

degu?

Eta Marianok:

-Bai, gizona. Armendiko ostatuan egingo

degu.

Armendi ori, leen esan bezela, erriko sarreran

dagoan basarri bat da. Garai artan

benta edo ostatua edukitzen zuten. Gaur

ere basarria antxe dago, baiña ostaturik ez.

Esan bezela, antxe gosaldu eta garaiz iritxi

omen ziran Billabonara. An motorretik

jetxi zanean, Mariano bizkarrean joaz Uztapidek

esan omen zion:

-Oso ederki etorri gera; eta, denbora

daukagun ezkero, ardo botella txiki bat

edanez gure arreman au bukatzeko sartuko

al gera ementxe?

Manuel Olaizola "Uztapide"

353

Izkiña tabernaren ondoan omen zeuden;

eta, Mariano ere konforme no la zegoan,

biak barrura sartu omen ziran.

Izkiña artan bi gizaseme ari omen ziran

amaiketakoa egiten. Une artan beste iñor

ez omen zegoan. Baiña aiek Uztapideren

adiskideak, eta berarekin arreman aundia

zutenak. Toki guztietan baizituan lagunak

Uztapidek. Aiek tabernan sartzen ikusi orduko,

barruan zeuden aietako batek esan

omenzien:

-Jarri emen gure ondoan, eta zer bear

dezuten eskatu. Nik ordainduko det.

Orduan Uztapide eta Mariano aien ondoan

eseri eta, ardo onetik barruak berotzen

zituzten bitartean, nondik nora zebillen

eta lagun ura zein zuan Uztapidek

kontatu omen zion an zegoan bikoteari.

Alaxe, lagunarteko giro artan saio bat

egin zutenean, Marianok esan omen zien

maikide aiei:

-Ni zuekin oso pozik nago. Egun osoa

ere alaxe pasako nuke. Baiña eguerdirako

Aiara joan bearra daukat.

Orduan Uztapidek onela galdetu omen

zion:

-Bueno, Mariano: maitikan altxatzerako,

esa n zaidazu zenbat ordaindu bear dizudan.

Marianoren erantzuna:

-Ara, Manuel: dirurik ez dizut artuko.

Baiña gaurko gure ibillaldiaren despedida

bezela bertso bat; orixe eskatuko nizuke.

Uztapidek, ori entzun zuanean, ezetzik

esan gabe, une batean ixilik egon eta ondoren

datorren bertso au kantatu zion:

Laurgaindik Billabonara ekarri

nazu bertso baten truke,

nigatik egin dezun guztiak

geiago merezi luke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!