28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

teak ganaduari sariak ematera joango ziran,

da gu, berriz, frontoira. An egin bear

izaten genduan arratsaldeko saioa.

An pelota-partidua izaten zan orduan;

da guk, partidua asterako, saio txiki

bat; eta, ura bukatzen zanean, bestea

egingo giñuzen. Eta jendea agurtuko

genduan. "Urrengo urtera arte!" esango

genien, eta etxera etarriko giñan.

Pazko-egunean ere joaten giñan Ondarrabira

bertsotara. Orduan Mitxelenarekin

joaten nintzan, eta aiuntamentuko

kale artantxe egiten genduan bertsotan.

Goizeko saioa bakarrik iza ten zan arduan,

eta ura bukatuta libre izaten giñan.

Orduan sokamuturra iza ten zan bestea.

Zezena sokarekin lepotik lotu ta kalean

bueltaka; arixe da sokamuturra.

Diskuidatzen danari kolperen bat galanta-edo;

erroparen bat urratu-edo; zezenaren

lana arixen iza ten da, baña ala

ere iza ten du estimazioa.

Gogoratzen naiz batean Fernando Artolak,

Bardarik, nola presentazioa egin

zuan gurea. Aiuntamentuko kale artan

giñan arduan ere. Gaiak ere berak jarri

zizkigun orduan.

Gaiak jartzea batzuetan mesere aundia

iza ten da. Bein im edo lau bertso

bota ezkero, gaia aitu egiten da; eta, jartzalle

bat baldin bada, orrek berritu egiten

du gaia.

Berriz ere urrengo urtean zintzo deituko

zuten ondarrabitarrak. Illabete bat

aurretik an etarriko zan abisoa illaren

amaikarako.

Guk jakiñako tokia izater, genduan

alkarrengana juntatzeko. Etxeberriaren

ostatura bilduko giñan, an gosalduko

genduan eta tenple onean jarriko giñan

berriz ere.

Berriz plazara

228

Atzen urte auetan txistularien alardea

izaten zan, da kontziertoa. Berrogei bat

txistulari bilduko ziran, da aien txistua

jo bearra gogorra iza ten zan.

Guk aiek bukatu-zai egon bear izaten

genduan, bertsotan asteko. Etxeberriaren

ostatua urruti samar dago Alamedatik,

txistulariak noiz bukatzen

duten-edo ikusteko ere.

Orduan, Bar Alameda izeneko ostatu

bat an urreragoan badago eta ara etorriko

giñan. Programa izango genduan batenbatek,

eta:

-Oraindik lau pieza palta dituk! lru

palta dituk!

Atzeneko piezara arte trankil egongo

giñan. Oraintxe atzeneko pieza jotzen

asten al ziran, orduantxen aterako giñan

Bar Alameda artatik

Ango nagusia ere zestuarra da, Zestuako

Listorraitzakoa, eta urtero jo aten

giñan ura bixitatzera.

Esan bezela, atzeneko pieza jotzen asten

ziranean, antxe presentatuko giñan,

bertsotan egin bear genduan tokian.

Atzen urte auetan lau bertsolari batzuetan,

bestean im, eta bi ere bai. Agirre,

Lizaso, Lasarte ta ni ere izan giñan

urte baten edo bian; im ere bai: Lasarte,

Lizaso ta ni. Berak nola abisatzen zuten,

alaxen joango giñan gu.

Txistulariak bukatzen zutenean, jetxiko

ziran kioskotik, eta gu igotzen giñan

arduan. Guk ere esan egin bear zerbait;

nola edo ala zerbait moldatuko

genduan beintzat, eta egingo genduan

saio dezentea goiz-partekoa.

Arratsaldean etzan egin bearrik izaten

atzeneko urte auetan; goizekoa bakarrik,

eta bazkaltzera joango giñan Marina

aldera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!