28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Basarri ta ni zenbat erritan

bertsotarako bilduak,

azkenerako ibilli giñan

urtetan pranko elduak;

jan da eran ere geiegi eta

gaiñerako gau galduak,

nai gendunikan ezin egin zan

nola baigiñan salduak.

Garai aietan ez bainuen nik

Basarri beste lagunik,

amabost-aldi batian iñoiz

utsegin gabe egunik;

batzuek esan da sinistu ez

guk ori egin degunik,

ez det pentsatzen ori nolanai

burutik juango zaigunik.

13 Pake ederra izaten gendun

gaberako aldeginda,

bat illuntzian etorriko zan

etxeko lanak eginda;

gu ordurako txit nekatuak

geiago egin ezinda,

ajolik gabe aginduko zun

gu nola geunden jakinda.

Manuel Olaizola "Uztapide"

113

4 Esan bezela, orain berrogei

urte bertsotan asiak,

askotan lorik etzan egiten

eta burutik nasiak;

ori dala-ta zenbat naigabe

ote gaude ikusiak?

Orduan etzan pentsatzen baña

ibillera itxusiak.

Amaika bertso berrogei urte

ontan botiak alkarri,

jenio txarra zeukaten asko

umore onian jarri;

geure denboran diru askorik

ez degu ortik ekarri,

baldin ezertan paltatu badet

barkatu akiak, Basarri!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!