28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

gabe? Bat edo beste erori ere egin ziran,

eta koneju bat ere bai. Erremolatxa tartean

atera ta antxe bota nuan. Dagoan

tokian zerbait egiten da; ez dagoan tokian,

ezer ere ez.

Beste batean, berriz, Gallur-era joan

giñan. Ori Aragoiko partean dago; muga

pasa tu eta lenbiziko erria, Naparroa

dana pasatuta alegia.

Ara, eiza libra tu ta andik zortzi egunera

joan giñan, baña an zegoan galeperra

ugari! Sekula ez det ikusi ango tamañan

iñon. Antxe bai gozatu giñala

eizean!

Larunbatean goizean aterata, joan giñan

ara lasai iganderako. Bost mutil joan

giñan ara; lau, gu Zestuatik; eta Zumarragako

bato Ura len ere ibillita zegoan an

eizean, da ango berri bazekian arek.

Illuntzerako iritxi giñan aruntz.

An erriko alkatearekin itzegin genduan,

eta galeper asko zegoala esan zigun.

Alkateak bi mutil billatu zizkigun

guri laguntzeko edo eiza nun zegoan

erakusteko. Bi anaia ziran aiek. Orduan

apaldu, zerbeza piska bat edaten egon

giñan eta garaiz oera joan giñan.

Goizean ez da iñork deitu bearrik izaten

eizera joateko. Danak eme geunden.

Jeiki eta kapea artu genduan, eta bezperan

laguntzeko agindutako bi mutil aiek

ere an ziran garaiz.

Atera giñan, ba; ta, len esan dedana,

bazegoan an zeñi tiria ta zerekin gozatua!

Antxe baño gustorago ez gera beñere

ibilli eizean, eta bai galeperra il ere

egin genduan: bost lagunek kotxea kargatu

genduan.

Dana ordeka zan Gallur ori, eta aiek

alpalpa-soroak zeuden! Da artoa ere bai

sail ederrak. Dana bere lorearekin zegoan

artean. la Agoztuaren azkena zan or-

Berriz plazara

336

durako, eta an bazegoan ganadu-jatekoa,

baña ganadurik ez genduan ikusi. Alpalpa

ura ondu egingo zuten, eta arto­

-lastoa ere bai.

Dana dala, bazegoan beintzat an ganadu-jateko

ederrik. Nik emen bestetan

etzegoala iñon ganadu-jatekorik uste

nuan, da ederki engañatuta geunden.

Eguna pasa genduan an, da erretiratu

giñan errira. Biaramonean beste leku

batera joatea pentsatu genduan; eta an lo

egin genduan eta Cortes esaten zioten

beste erri batera joan giñan.

Bezperan guri laguntzen ibilli ziran

mutil aiek, arratoi-txakur bat bazuten berekin,

Clavel izenekoa, eta galeperretan

biziatuta zegoan gogotik.

Gu bigarren egunean Gallurko plazan

abitu giñanean, sartu egin nai zuan

kotxera eta ez genion utzi sartzen.

Ogei ta bi kilometro omen daude Gallur-etik

Cortes-era; eta, gu iritxi giñaneko,

an zegoan Cortes-ko plazan. Milagroa

egin zuan orrek, txakur orrek! Nik

orain dauzkadan ankakin ez dago egiterik

olako milagrorik.

Kotxeari jarraitu zion arek bere añeano

Galeperrari ere jarraitzen zion arek;

bera añean jo aten zan korrika. Baña billatzen

etzan txarra.

Gurekin joan zan txoperrak eskopeta

bazuan, baña txakurrik ez, eta arek eraman

zuan arratoi-txakur ura, baña laste

iges egin zion; guregana etortzen zan ura

berealaxe.

Galeperra bazegoan, berriz, an Cortes-en

ere disparatea! An bi ere bota nituan

tiro batean. Batere bota gabeak ere

izango nituan tiroak, baña orduan bi.

Erreten moduko batean biak alkarren ondoan

egon, eta txakurra gelditu zan, da

or atera zaizkit biak batean. Pun!, tiratzen

diotet, eta biak bera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!