28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aspalditxoan ixilik negon

penak ezin agertuan,

ainbat zergatik sufritzen degun

iñola ezin ulertuan;

Manuel, bertsoz zuregan nua

biotza ia lertuan,

soñez urruti banago ere

gogoz or nazu gertuan.

Ixilik zaude egun batean

gaixo bat sortu zalako,

animatikan sentitutzen det

lagun izan geralako;

ni ere triste naiz osasunak

laguntzen ez didalako,

mundu onetan gusto guziak

komeni ez diralako.

Beti bezela sendo joan arren

zere lan-aldietara,

bein Anoetan iritxi ziñan

une mingarrietara;

notizi ura eldu zanian

nere belarrietara,

berialaxe lertu zitzaidan

negarra begietara.

Uztapideren gaitza balitza

guk sendatu gentzakena,

seguru nago bertso kantari

berriz laister litzakena;

itz batzuetan zail da esaten

zer dan eman d uen pena,

Euskalerriak urte batzutan

aztu ezin lezakena.

Berriz plazara

374

Arbol zarrari bein gaitza sartzen

bazaio bere zañera,

ostro berriak nekez etorri

oi dira aren soñera;

Manuel, ni're iritxia naiz

arbol orren tamañera.

zu ixiltzeak asko tristetu

ninduen lenaz gañera.

(l

Kantari ziñan urretxindorra

bera dan bezin gozo a,

iturri bati ura bezela

sortzen zitzaizun bertsoa;

biotz ona ta zentzun aundia,

dan era gizon osoa,

zure langintza geldituko da

artxibuetan jasoa.

Ain osatua nola baitziñan

eztarriz eta zentzunez,

zu ixiltzea pena izan zun

erriak, esaten zunez;

amaik' euskaldun goxo egon da

zure bertsoak entzunez,

nola kantatzen zenduen beti

apal da gizatasunez.

Omenaldiak egin dizkizu

erriak bere ongi-naiz,

zeu ere pozik egongo zera

olako arreba ta anaiz;

zu ilda ere zure izena

paraje askotan da maiz

gizaldietan aitatuko da,

ni deskuidatzen ez banaiz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!