28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

arek. Nik, botellak kajatan etortzen ziran,

da aiek garbitzeko makinari jartzen bi lagun

bear iza ten ziran, da nik aieri kajak

bota ta kendu; beteak bota ta utsak kendu.

Ortantxe asi nintzan lenbizi.

Enbotelladoran zan lanik gaiztoena

uraxe zan, baña nik ez nuan estimatzen batere.

Kajak, etxekoak eta kanpokoak, danak

etortzen dira, eta aiek berezi bear ondo

izateko, eta nik ederki egiten nituan, bernz.

Jaten, berriz, Zepairen anaiarekin gelditu

nintzan. Arek geiago ere bazeuzkan,

orduan an jaten zutenak; amar bat apopilo-edo

bazituan. Bat bere anaia Zepai, eta

biok kuarto baten egiten genduan lo. Bat

berandu etorri zalako, besteak ez genion

beñere errietarik egingo; beti biok batera

atera ta biok batean etxeratu egiten giñan

gu.

Jaietan ere alkarrekin ibi1tzen giñan.

Goizean zortziretako mezetara Antiguako

elizara, ta etxera etorri. Gosaldu ta Tiro de

Pichón-eko tabernara joango giñan; an botella

bat sagardo edan. Andik Buena Vistara;

an beste bat edango genduan.

Leku Eder edo Toki Eder-edo bazan beste

taberna bat beraxeago. Anaiak ziran nagusiak

Buena Vista-n da Leku Eder-en. Antxe

beste botella bat edango genduan

Zepaik eta biok, eta etxera bazkaltzera, txitxi

baño kontentuago, bazka1tzeko gogo

ederrarekin gañera.

Ango buelta bada, bai, Donostiko Parte

Zarrean buelta egitea añakoa. Konportara

etorri, bazkaldu ta siesta ederra egin,

da arratsaldean berriz ere araxe joango giñan.

Arratsaldean lagunak geiago ere iza ten

giñuzen; soñua ere iza ten zan arratsaldean

Buena Vista-n da, nai zuanak dantzan

egiteko; ta gero ederki merienda tu. Ango

Berriz plazara

144

neskameakin ere ondo konpontzen giñan,

ta etxeko andrearekin eta nagusiarekin ere

bai. Etxe artan konfiantza aundia genduan.

Gero bertso-saioa ere etzan paltatzen,

Zepai ta ni an bagiñan. Etxekoak, berriz,

zaleenak ziran, eta an derrior egin bearra

zegoan. Besterik ez bazan, gañontzekoak

tabernatik ateratzen ziranean, etxekoentzat

kantatu bear izaten zan ano Kaperen

bat edo zerbezaren bat aterako zuan orduan

etxeko andreak, eta guk artu ta etxera

etorriko giñan.

Jaia or pasatzen bagenduan, astelenean

gorputz-aldi ona edukitzen genduan lanerako.

Astelen piska bat idukita ere, lan-toki

gutxi izango ziran gurea bezelakoak. Sei

botella zerbeza beti bagiñuzen errezioa ere;

eta, ordu bete extraordinario pasatzen bagenduan,

zortzi botella. Eta, egarri aundia

bagenduan, berriz, Aralarko puntan baño

errezago zan an zerbeza bereganatzen, beti

eskuan ibilli bearreko gauza zan da.

Lan-toki ona zan gurea. Gu ari giñan

tokian beintzat, etzan nekerik batere. Baziran

neke geiago zegoan tokiak ere: barrikatan-da

ari ziranak eta kamion-kargan

egin bear zutenak eta.

Irabaziak justuak edo eskasak, egia esateko.

Amar pezetara ez giñan iritxi geiena

irabazi genduanean ere, ta orduan ere etzegoan

gauza aundirik egiterik amar pezetakin.

Udaran, orduak sartu ta alaxe, astean

ogei duro irabazten bagiñuzen, asko

izaten zan. Aiek bukatzen ziranean, ezer

ez; astean dozena bat duro iza ten baziran,

asko.

Ta larunbat-eguardian, fabrikatik atera

ta etxeko andreari asteko janak pagatuta,

etzan sobre aundirik iza ten. Eguneko lau

pezeta, zazpi egunekoa ogei ta zortzi pezeta

asteko jana pagatuta, sábado inglés egiteko

ederki jartzen giñan gu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!