28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ñek eta Lopategik desenpatea jokatu

bear dute.

Biak alkarri puntua jarrita egin dute

lau bertso osatu arte. Gero, bat ezkutatu;

Mattin eraman dute kartzela moduko

orretara, eta Lopategik bota ditu iru

bertso. Gero, Mattiñek ere bai, kartzelatik

aterata, beste iru; eta juraduak Mattin

aurrera pasatzeko erabakia artu zuan.

Ura ikusita, danok bazkaltzera joan

giñan; baña nik apetitua palta egun artan.

Kezkaz beterik, ez da jateko gogo

aundirik iza ten. Gizonak, tratu txarra artzeko,

ez du gauza aundiaren bearrik

izaten. Ori ere, zenbaiten idurirako, ez da

gauza aundia izango; baña gizona gaizki

jartzeko naikoa da. Neri arratsaldekoa

gogoratzen zitzaidan.

Etorri zan, ba, arratsaldea, eta asi da

txapelketa. Xalbador, Lazkao-Txiki, Mattin

da Mitxelena, laura k.

Asteko, bina puntua ematen die Irigoienek,

eta danak ondo erantzun dute.

Orain laurak gai bana dute, baña laurak

alkarrekin egingo dute iruna bertso. Oiek

bota dituztenean, bes te iruna, baña orain

binaka.

Lenbizi, Xalbador eta Lazkao-Txiki

opizioak emanda. Berealaxe egin zuten

saio ori ere. Gauza bera egin bear zuten

Mattiñek eta Mitxelenak; oiek ere kantatu

zituzten iruna bertso, eta bukatu zan

saio ori.

Orain lau bertsolariak lan bera egin

bear dute. lru kartzelara eraman dituzte,

eta Xalbador bertan gelditzen da, lenbizi

kantatzeko.

Puntua jarri dio, eta baita erantzun

ere. Gero, bildurrari bi bertso kantatzeko,

eta bereala aiek kantatu zituan. Gero,

emazte il zanaren soñekoari beste bi kantatzeko,

eta aiek ere bai. Atzenean, bu-

Berriz plazara

312

katzeko, bes te iru bertso, txiste bat kontatuaz;

eta, aiek kantatu zituanean, Xalbadorrek

eman zion saioari atzena.

Urrena Lazkao-Txiki asi zan, eta lan

bera izan zuan. Urrena Mattin, eta gero

Mitxelena; eta oiek ere lan bera.

Beraz, bukatu dute saioa, eta juraduak

erabaki du Lazkao-Txiki aurrera

pasatzeko.

Etorri da, ba, nere txanda ere, eta

ora in Lazkao-Txiki ta Uztapide. Agurra

egiten diotet pelota-lekuko jendeari.

Irigoienek Lazkao-Txikiri puntua;

erantzun duo Urrengo neri puntua, ta nik

ere erantzun det. Gero, opizioak emanda,

iruna bertso: Uztapide larogei urteko

aitona da; Lazkao-Txiki, berriz, aren

billoba, emezortzi urtekoa, estudiantea.

Arek Euskalerriko antziñako oitura garbiak

goratu bear ditu; ta billobak, berriz,

gaurko aurrerapenak. Nik asiera. lruna

bertso oiek bota ditugu biok txandan.

Eta Lazkao-Txiki eraman dute kartzela

moduko orretara, eta neri iru puntu

jarriko dizkit orain segiran, eta erantzun

ditut oiek. Orduan, azkeneko lau

itzak emanda, bertso bat, eta bota det

ori ere. Orduan bes te gai bat eman dit bi

bertso osatzeko: basarri on bateko seme

zarrenak ezkondu egin nai du, ta dei

egiten die inguruko baserrietako neskatxa

gazte ezkongai guziei. Aiek ere bota

ditut. Berriz ere bi bertso botatzeko gai

bat ematen dit: nere erriko elizako pontea;

eta oiek ere bota ditut. Eta beste iru

bertso kantatzeko: gaua da; ta, oiean 10tan

nagoala, il-kanpaiak esnatzen nau.

Eta iru oiekin bukatu det nere saioa.

Nere poza libratu naizenean! Deskantsu

ederra bai!

Orain Lazkao-Txiki. Gauza bera egin

bear du, ta bertso oiek danak kantatu

ditu eta bukatu du Lazkao-Txikik ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!